Kepa Arkauzen bakartze egoera
29/09/2014Arrasateko Udaleko Bildu, Aralar eta EAJ-PNV taldeek gutun bat helarazi diete Laurence Le Vert epaileari eta Frantziako Villepinte espetxeko zuzendariari, Kepa Arkauz Zubillaga preso arrasatearrari ezarri zioten bakartze egoerarekin berehala amaitu dezaten eskatuz. Gutuna osorikhemen.
Gutunaren sinatzaileek azpimarratu dute dispertsio politika dela “euskal preso politikoak eta beraien senideak are gehiago zigortzeko neurri gehigarri bat” eta Kepa Arkauz Zubillagaren kasuan, “dispertsioari gehitu zaizkio beste neurri berezi batzuk, espetxe barruan berez zailak diren bizi baldintzak are gehiago gogortzeko”.
Arrasateko Udaleko EHBilduk eta PNVk diote Kepa Arkauzen kasua “bereziki larria” dela, “aurrez aipatu ditugun neurriek egoera larri batera eraman dutelako eta egoera horrek, hain zuzen, bultzatu duelako bere burua situazio estremo batean jartzera, berez errespetatu beharko litzaizkiokeen baldintza batzuk eskatzeko”.
Halaber, idatzian diote beraien “alarma” piztu duena izan dela azken hiru hilabeteetan Kepa Arkauzi ezarri zaion bakartze erregimena: “ kontsideratzen dugu bakartze egoera horrek larriki urratzen duela Kepak espetxealdia baldintza duinetan betetzeko duen oinarrizko eskubidea”. Horrenbestez, Le Vert epaileari eta Villepinte espetxeko zuzendariari eskatzen diete “gizalegez jokatzea” eta beraien esku dagoena egitea “dispertsio politikarekin amaitzeko eta bereziki Kepa Arkauz Zubillagaren bakartze egoerarekin berehala amaitzeko”.