Hiri hondakinen bilketa modua aldatzeko beste urrats bat emango dugu Arrasaten

15/05/2014
Card image cap
Jadanik kendu dira barreiatuta dauden edukiontzi berdeak eta lauko edukiontzi guneak ezarri dira. Azaroan, berriz, edukiontzi berdea kendu eta beste bi edukiontzi berri jarriko dira guneotan: marroia (organikoaren bilketarako) eta grisa (errefusaren bilketarako).

BAZen “hondakinen informazio bulegoa” zabalik dago jadanik, gaikako bilketari buruzko zalantzak argitzeko, informazioa emateko eta iradokizunak jasotzeko pertsona bat izango da bertan. Kartoi komertziala komertzioz-komertzio biltzen ere gaur (maiatzak 15) hasi dira.

Azaroan organikoaren bilketa selektiboa jarri bitarte beste urrats asko ere emango dira  hondakinak murrizteko, birziklapena sustatzeko eta berrerabilpena bultzatzeko. Horien guztien berri eman zuen atzoko prentsaurrekoan Hondakinen Mahaiak.

Etxeko hondakinak bereizita jasotzeko ezarpenak bi fase izango ditu:

Lehenego fasean barreiatuta dauden edukiontzi berdeak kenduko dira eta lauko edukiontzi guneak ezarriko dira. Moldaketa hau egiten ari gara momentu honetan.

2.fasea, berriz, azarotik aurrera jarriko da martxan; organikoa bereizita hasiko gara biltzen. 2. fase honetan egungo edukiontzi berdea kenduko da eta beste bi edukiontzi berri jarri: marroia (organikoaren bilketarako) eta grisa (errefusaren bilketarako).

1go fasea: 4 hondakin atalentzat edukiontzi-guneak finkatzea. 

  • Guneak finkatzeko arrazoia da: birziklapena sustatzea, herritarrei erraztasunak emanez horretarako; frakzio ia guztien edukiontziak gune horietan batera egongo dira. 
  • Beraz, zaborra biltzeko barreiatuta daudenontzi berdeak kentzen ari dira eta, aldi berean, etxeko hondakinak selektiboki biltzeko edukiontzien guneak finkatzen: 
  • Lehenengo fasean aukeratutako gune berriek lau edukiontzi izango dituzte; modu horretan gaika egingo dugu  honako hondakin frakzioen bilketa:

 

  1. Beira......................IGLU BERDEA
  2. Kartoia-papera………..IGLU URDINA
  3. Ontziak…………………….IGLU HORIA
  4. Gainontzekoak………...EDUKIONTZI BERDEA (Organikoa eta errefuxa bilduko ditu).

 

Arrasateko etxe guztietan gutun bat jasoko duzue laster, planteamendu honi buruzko azalpenekin. Eta gutun horrekin batera, triptiko bat ere bai, 1go fase honetarako edukiontzi guneei  buruzko informazioaz eta hondakinak gaika berezitzeko jarraibide  batzuk emango dituena. 

BAZen “hondakinen informazio bulegoa” ere zabalik dago jadanik: Gaikako bilketari buruzko zalantzak argitzeko, informazioa emateko eta iradokizunak jasotzeko pertsona bat izango da bertan. 

  • Zerbitzuak honako ordutegia izango du: 10-13 eta 16-19.  Irailetik aurrera aurreikusten da bulego honetaz gain, bulego ibiltari bat ere martxan jartzea, auzo-alkatetzako lokalak erabiliz.
  • Animatu gura ditugu Arrasatearrak BAZeko informazio gune honetara hurbiltzera, hondakinak ganoraz berezitzeko beraien zalantzak zein beharrak adieraz ditzaten bertora joanda, telefonoz deituta edo e-mail bidez.


Alde zaharrari tratamendu berezia

Alde zaharrean ez da edukontzirik ezarriko,eremu historikoa, kontserbazio esparru eta babes eremua delako. Kamioen irisgarritasunagatik ere ez da egoki ikusi berton edukiontziak jartzea.

Alde Zaharreko bilketa zelan egingo den zuzenean azaldu zaie bertoko bizilagunei, horretarako, auzo-alkatearekin eta atarte arduradunekin batzarrak egin dira.

Kartoi komertziala komertzioz-komertzio biltzen hasi gara

Birziklapena eta berrerabilpena bultzatzekoArrasateko komertzioetan sortzen diren hondakinen bilketan aldaketa batzuk egingo dira.

Kartoi komertzialaren bilketa maiatzaren 15ean hasi da. Dagoeneko, informatzaile bat aritu da komertzioei informatuz kartoi bilketa hau zelan egingo den, baita azarotik aurrera komertzioz-komertzio  gainontzeko frakzioen bilketak zelan funtzionatuko duen.

  • Erosketetan tuperraren erabilpena bultzatu gura dugu. Horretarako, Martxoaren 18an kanpaina bat abiatu genuen herriko arrandegi, harategi eta urdaitegiekin batera. Kanpainaren helburua da herriko dendetan paper eta plastikozko poltsa gutxiago erabiltzea, hondakinen sorkuntza murrizteko. Herritarrak animatu gura ditugu kanpaina honetan parte hartzera.

Azaroan hasiko den 2. fasean organikoa  berezituta jasoko da, hau da, errefusetik bananduta.  

 

Bigarren fase horretan sartu aurretik, beharrezkoa den informazio guztia helaraziko zaie herritarrei. Urria “hondakinen hilabetea”izango da eta zenbait ekintza egingo dira kontzientziazioa lantzeko.

  • Momentu horretan, edukiontzi berdeak kendu eta bi berri jarriko ditugu; bat marroi kolorekoa (organikoaren bilketarako) eta bestea grisa (birziklagarriak ez diren hondakinak jasotzeko, hau da, errefusaren bilketarako). Bi edukiontzi hauek “sarrera kontrola” izango dute.

Azkenik, gogorarazi Hondakinen Mahaiaren helburuak zeintzuk diren: Arrasaten hondakinen murrizketa, berrerabilpena sustatzea eta, gutxienez, %70eko bilketa selektibo maila lortzea.

Honenbestez, herritarrak animatu gura ditugu 4 hondakin atalen edukiontzi guneak ondo erabiltzera. Edozer zalantzaren aurrean BAZen egongo den “Hondakinen informazio bulegora”  jo ezazue, berton informazio guztia emango zaizue eta.