Palestinaren aldeko kontzertu solidarioa antolatu dute Arrasateko hainbat eragilek eta Udalak elkarlanean

2024/11/06
Card image cap
Azaroaren 30ean Monterron parkean egingo dira kontzertuak, eta 10€ ekarpen solidarioa egiteko aukera izango da.

“Oihu bat! Arrasatetik Palestinara” musika jaialdia antolatu dute Arrasateko hainbat eragilek eta Udalak elkarlanean. Proposamena Sanitarioak Palestinarekin taldetik abiatu da, eta hainbat eragilek, Udala tarteko, bat egin dute ekimenaren antolaketarekin. Kontzertuak Monterronen izango dira azaroaren 30ean, eta eguraldi txarra egiten badu, Kulturolako tunelean izango dira.

10 euroko ekarpena egiteko aukera izango da kontzertuaren egunean, eta, baita, dagoeneko Irati taberna edota Maitia dendan. Bertan batuko den diru guztia UNRWA agentziari bideratuko zaio.

Kontzertuak 17:00etan hasiko dira, eta honako talde hauek joko dute: El Volquete, The Clayton, Trumans, Etxepe eta DMT (Denso, Mutiko eta Tatta).

Palestina kontzertua