Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek drogekin arazoak dituzten pertsonen senideentzat edota lagunentzat laguntza programa bat martxan jarri du

2019/05/02
Card image cap
Asmoa da, familiei edota lagunei gune bat eskaintzea, haiek bizi duten egoeraren aurrean nola sentitzen diren adierazi ahal izateko, eta egoera antzekoa bizi duten pertsonekin partekatzeko izan ditzaketen beldurrak, kezkak …. Gune honetan, parte hartzaileei famili egoera maneiatzeko tresnak eskuratzen ere lagunduko zaie

Helburua

Famili kideek edota lagunek estrategia pertsonal, emozional eta hezitzaileak eskuratzea, neurrigabeko droga kontsumoak egiten dituzten pertsonei laguntza ematerakoan eraginkorragoak izan ahal izateko.

Nori dago zuzendua?

Inguruan droga kontsumo arazoak dituen pertsonaren bat duen edozein pertsonari.

Inguruko pertsonaren baten drogen kontsumoengatik arduratuta bazaude, lagundu zaitzakegu:

Gizarte Zerbitzuak, 943 25 20 07

prebentzio@arrasate.eus

Egoera honen aurrean nola sentitzen zaren adierazi ahal izateko eta egoera antzekoa bizi duten pertsonekin zure beldurrak eta kezkak elkarbanatzeko gune bat da.

Bertan, famili egoera maneiatzeko beharrezko tresnak eskuratzea erraztuko da, eta helburu hauek landuko dira:

  • Famili lotura afektiboak indartzea
  • Famili gatazkak murriztea
  • Entzuteko, gatazkak ebazteko, negoziatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunak garatzea.

 

Ordutegia: Ostegunean 18:00etatik 19:30era

Lekua: Kulturateko Garibai gela

Dinamizatzailea: AGIPAD elkarteko Pakita Mateos, psikologoa.