Zabalik da epea Toki-Argi Jubilatu Etxearen taberna ustiatzeko lehiaketan izena emateko
2017/10/24![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/zabalik-da-epea-toki-argi-jubilatu-etxearen-taberna-ustiatzeko-lehiaketan-izena-emateko-1/@@images/35126b52-010b-49ff-aceb-279636aea69e.jpeg)
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira. Epea urriak 31ra arte
Arrasateko Udalak, Toki Argi Jubilatuen Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, hor dagoen taberna aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari.
Eskaintzak aurkeztea
Proposamenak aurkeztu beharko dira BAZ-en (Biztanleen Arreta Zerbitzua), horretarako pleguan dagoen izen-emate orriaren modeloa jarraituz.