Gure ingurua

Gure ingurua

Mapa: Arrasatetik inguruan dauden turismo gune garrantzitsuenetara dagoen denbora. Diseinua: A. OtaduyDeba ibaiak, Arrasatetik igarotzen baita, Gipuzkoako eskualde bi zeharkatzen ditu: Debagoiena eta Debabarrena. Biak Erdi Aroko jauntxo feudalen lurrak, ospetsu egin zirenak altzairuen galdaketarekin eta armagintzaren garapenarekin. Gaur egun, bertako herriak dira Gipuzkoako eta Euskadiko ekonomiaren eragile garrantzitsuenetarikoak.

Hurbildu eta gozatu gure bailararen paisaiaz. Barrualdean topo egingo duzu mendi harrigarriekin, eta kostaldean, berriz, aukera izango duzu bainatzeko Kantauri itsasoaren olatu urdinek bustitzen dituzten hondartzetan.

Ibaiaren ibilguaren 58 kilometroan dauden herri guzti-guztiek ondare historiko-artistiko txundigarria dute, Leintz Gatzagan hasi eta Debaraino. Gainera, ondare hori gizarteratzen duten museo jantziak daude. Ez dago aitzakiarik Arrasate abiapuntu moduan hartu eta errotik ezagutzeko egiazko Euskadi. Gure lurraldea, hiru hiriburuak, Donostia, Bilbo eta Gasteiz baino gehiago baita. Hala nola, Euskadi inguratzen duten Nafarroa eta Iparraldea primeran ezagutu daitezke Arrasatetik abiatuta.

Gainera, Euskadi da plato zinematografiko ikaragarri ederra. "Ocho apellidos vascos", "Handia" edo "Game of thrones" horrela azalerazi dute mundu osoko zine eta telebistetan. Baina esan beharra dago dragoiaren lurraldea ez dagoela Gaztelugatxe uhartean edo Zumaiako Itzurun hondartzan. Dragoiaren oinatzak daude Arrasaten, Murugain mendian.

Bertan, eta Anporreta aldean ere bai, bizi izan ziren zoritxarreko hainbat bataila 1936ko Gerran, famatu egin zituztenak Gernika, Eibar eta Elgetako Intxorta mendiak. Euskadiko barrualdean Urkiola eta Aizkorri-Aratz parke naturalez inguratuta, eta oso gertu Urdaibai Biosfera Erreserbatik, kostaldean.

Baliabide natural horiek guztiak ustiatu dira betidanik gure lurraldean eta, zientzia eta teknologia garatzen ziren heinean, Debagoiena bilakatu zen, hiru garai historikotan, hezkuntzaren eragile nagusi. Ez bakarrik Euskadin, baita orduko Espainiako Erresuman ere. Hori horrela, merezi du ezagutzea Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea, Euskadiko unibertsitaterik zaharrena. eta Bergarako Errege Seminarioa, Estatuko lehen unibertsitate teknikoa. Elhuyar anaiek wolframa isolatu zuten laborategien jabe zen erakundea. Gaur egun, eskualdeko hezkuntzaren hauspoa, Arrasaten, bizirik mantentzen du Mondragon Unibertsitateak, kooperatibismoaren babesean sortua.

Baina euskaldunok gatza eta piperra maite ditugu. Gatza gertu dugu Añanan, eta are gertuago Leintz Gatzagan. Piperrak, berriz, Gernikan eta Ibarran dira famatuak. Gure eskualdean beste barazki bat ere ekoizten da, Amerikatik inportatutakoa, Aretxabaletako tomate larrosa. Udan  protagonista nagusia da gure mahaiaren inguruan egiten ditugun ospakizunetan. Gure ortuko produktuekin batera, beti dago Arabako Errioxako ardoa eta, noski, txakolina ere bai, gure eskualdean ekoiztutakoa. Ardoa da gure jaien protagonistetako bat; gonbidatzen zaituztegu Arrasatera hurbiltzen Maritxu Kajoi egunean, txikiteroen festara.

Ezagutu Deba ibaiaren bailara

  •  Natura baliabideak eta paisaia kulturalak

Argazkiaren data 2014/12/04, Flickr-en ikusia 2018/11/15 https://flic.kr/p/pmz2FQ Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Urkulu Argazkiaren data 2016/04/16, Flickr-en ikusia 2017/11//22an https://flic.kr/p/GxLdRd  Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehituArgazkiaren data 2016/03/12, Flickr-en ikusia 2018/02/21 https://flic.kr/p/rjX6vP Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Argazkiaren data 2010/04/05, Flickr-en ikusia 2018/026 https://flic.kr/p/7USmBm Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.

  •  Ondare historiko-artistikoa

Bergara. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko.Oñatiko plaza. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko. Irudiak eskubide guztiak babestuak ditu. Egileak baimentzen du udala irudia, soilik, turismo webgunean erabiltzeko.

  •  Museoak

Debagoieneko museoak:     Ibarraundi Museoa (Eskoriatza)     Gatz Ekomuseoa (Leintz-Gatzaga)     Laboratorium Museoa (Bergara)     Arrikrutz - Oñatiko kobak (OÑATI)     Arantzazuko Parketxea (Oñati)     Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa (Elgeta) Debabarreneko museoak:    Fosil eta mineral Museoa (Elgoibar)    Makina-erremintaren Museoa (Elgoibar)    Bentalekua Museoa (ITXITA) (Mutriku)    Nautilus. Mutrikuko Ikasgune Geologikoa (Mutriku)    Armagintzaren Museoa (Eibar)    Gerra Zibileko Eibarko Frontearen Interpretazio Zentroa - Arrateko Aterpetxea (Eibar)

Ezagutu euskaldunen lurraldea

  • Gure erkidegoan

Argazkiaren data 2013/06/29, Flickr-en ikusia 2018/02/27 https://flic.kr/p/f1e9FV Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Argazkiaren data 2010/04/16, Flickr-en ikusia 2018/02/27 https://flic.kr/p/7VXYMN Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.Argazkiaren data 2014/04/06, Flickr-en ikusia 2018/02/27 https://flic.kr/p/mZXQr1 Tamaina eta kolorean hainbat aldaketa egin zaizkio irudiari eta testua gehitu.

  • Gure erkidegotik kanpo

Pamplona-Iruñea-San Fermin-jaiak. Argazkiaren data 2012/07/08. Flickr-en ikusia 2018/02/02. https://flic.kr/p/ofKCjn Tamaina aldatu, irudiaren edukia borratu eta testua gehitu zaio.Argazkiaren data 2008/07/18. Flickr-en ikusia 2018/02/02. https://flic.kr/p/56UXhy Tamaina aldatu eta testua gehitu zaio.