Emakume Txokoak 2022ko egitarauari ekingo dio otsailaren 18an Celeste Agüeroren ‘La encendida’ musika emanaldiaren bidez, 19:00etan
2022/02/16Egitarau berria hasiko da otsailaren 18an, Emakume Txokoan, 19:00etan. Irekiera ekitaldian aurkeztuko da “Nik sinisten dizut” irakurketa kolektiboko bideoa. Proiekzioaren ostean Celeste Agüerok “La encendida” musika emanaldia eskainiko du, Garazi Basterretxearen laguntzarekin.
“La encendida” da emanaldi poetiko-musikal bat, Euskal Herriko eta Latinoamerikako erritmoak, doinuak eta berbak batzen dituena. Proiektuaren helburua da, batzen gaituen ozeanoaren alde bietako abestien eta poemen bidez, leku horietako garai askotako ahotsak, borrokak zein ametsak konpartitzea, gaur egungo errealitateetan oraindik ere bizirik dirautenak.
Ahotsean Celeste Agüero arituko da, “cuatro venezolano” delakoaz lagunduta eta Garazi Basterretxearekin perkusioan (Argentinako “bombo legüero” izenekoa), eta poemak irakurriko ditu. Emanaldi honetan une batzuk izango dira lasaiak, poesia xuxurlatuaren eta arpegioen bidez, eta beste batzuk dantzatzekoak, kunbia eta txakarera erritmokoak.
Oharra: Emakume Txokoko aforoa zaintzeko, beharrezkoa izango da izena ematea, aldez aurretik, 943 79 41 39 edo 618 206 233 telefonoen bitartez eta emakumetxokoa@arrasate.eus helbide elektronikoan.