Albisteak

Kirola, Gabonetarako oparirik aktibo eta osasuntsuena
Gustu, behar eta adin guztietarako opariak ditugu: aitarentzat, amarentzat, amona eta aitonarentzat, seme-alaba eta anai-arrebentzat, lagunentzat edo hainbeste laguntzen dizun lankidearentzat…, aitzakiarik gabeko kirol ekintzak opari

Kurtzetxikira larrean ibiltzeko ganadua eramateko eskaerak abenduaren 20ra arte
Udal titulartasuneko mendia da Kurtzetxiki, eta bertoko zelaira ganaduak eramateko baimenak banatuko dira bakarrik herriko ganaduzaleen artean

"Kursaal Eskura" egitasmoa martxan jarriko dugu
Kursaal Eszenaren kultur-programazioa interesa dutenen eskura jartzea helburu duen egitasmo berri hau, datorren abenduaren 27an abiaraziko da “Kantuz Topa”rekin, Antzuolako, Arrasateko eta Bergarako Udalekin lankidetzan.

Musakolako saunako lurzorua berritzeko lanak
Horren eraginez, sauna abenduaren 15etik 18ra bitartean itxita egongo da

Hondakinak: Abenduaren 15ean beste bi hitzaldi emango ditugu Kulturaten
Atzoko hitzaldietan ere zenbait herritar kanpoan geratu behar izan zirela ikusirik, abenduaren 15ean beste hitzaldi erronda bat egingo dugu

www.arrasate.eus gara jadanik!
Arrasateko Udalak ere eskuratu berri du .EUS domeinua: euskarari eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen dion domeinua

Euskararen Erabilera Plana berritu dugu
Herritar euskaldunek Udalarekin dituzten harremanetan euskararen erabilera sustatzea da Erabilera Plan berriak ezarri dituen lau lehentasunetako bat

Datorren asteazkenean hasiko ditugu Uribarri Etorbideko asfaltatze lanak
Eguraldia lagun bada, abenduaren 3an hasiko dira eta lauzpabost eguneko epean amaituko dituzte. Hurrengo asfaltatze lanak Alfontso VIII.kalean burutuko dituzte

500 pertsona San Andresko hitzaldietan
Hondakinen inguruko informazio kanpaina sekulako erantzuna jasotzen ari da Arrasatearren aldetik. Atzoko San Andresko hitzaldietan berriz ere berrestu genuen: 500 pertsona bildu ziren Etxaluzen

Liburu elektronikoen irakurgailuaren irabazlea
Bibliotekaren Eguna ospatzeko liburu elektronikoen irakurgailu bat zozketatu dugu.

Arrasateko langabeak kontratatu dituztenek laguntza eskatzeko aukera
Udalak ekainean ezarri zuen diru laguntza programa bat, Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioa sustatzeko. Abendura arte zabalik dago laguntza eskatzeko epea

Haurdun direnen emakumeentzat Matrogyma probatzeko aukera
AUKEAk haurdun diren emakume guztiei gonbidapena luzatu die datorren abenduaren 1ean eta 3an Musakolako kiroldegira etor daitezen probatzera esperientzia atsegin, berezi eta onuragarri hau.

Hondakinak gaika biltzen hasteko hurrengo pausuen berri zortzi minututan
Arrasateko Hondakinen Mahaiko kideek erreportaje labur batean azaldu dute zer urrats emango diren hemendik aurrera. Albiste honetan ere, egutegi zehatzak auzoz-auzoko hitzaldi informatiboenak eta materiala jasotzeko.

Hondakinei buruzko hitzaldiak eta informazio bulegoa Santamainan
Gaur, azaroak 20, emango dituzte Santamainako jubilatuen egoitzan bi hitzaldi, 18:00etan euskaraz eta 19:30etan gazteleraz. Hondakinak nola gaika sailkatu, edukiontzi berriak zela erabili… azalduko dute.

Etxaluze-Musakola: Udalak bizikleta mahaiaren proposamena onartu du
Bizikleta mahaian adostutako irizpideen arabera idatziko da Etxaluzetik Musakolara joango den bizikleta bidearen proiektua. 2015 hasieran jarriko da jendaurrean ikusgai proiektua.

Zenbateraino egiten dugu euskaraz Arrasaten?
25 urtetan aritu da Arrasateko Udala gure herriko kaleetan zenbat euskara egiten dugun neurtuz. Azaroaren 19an eta 26an urte horietan egindako lanaren emaitzak jakingo dira Kulturaten.

Hastear dira eskoletan hondakinen inguruko formazio saioak
Azken 18 urteetan landu ditu Ingurumen eskolak tailer hauek eskolekin batera, hondakinen inguruan ikasleak informatu eta kontzientziatzeko. LHko hirugarren zikloko eta DBHko lehenengokoek parte hartzen dute tailer hauetan.

Musakolako hitzaldi biak jendez lepo
Hondakinak nola gaika sailkatu, edukiontzi berriak zela erabili… azaldu zuten atzo eta Astelehenean informazio bulego ibiltaria zabalduko dute Musakolan. Hasi da auzoz-auzoko informazio kanpaina!

Hondakinen mahaia: “Urtarrilean hasiko da bilketa zerbitzua organikoa bereizita biltzen”
Arrasateko Udalak kanpaina bat egingo du auzoz auzo, gaikako bilketa hasi aurretik herritar guztiek informazio eta baliabide guztiak eskura izan ditzaten.

Plan orokorra hasiera baten onartu du Udal Plenoak
Orain plan orokorra jende aurrean jarriko da, interesatuek dagozkien alegazioak aurkez ditzaten

Zabalik da epea Arbolapeta aldean kamioi dendak jartzeko lizentzia eskatzeko
Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira, azaroaren 4tik abenduaren 1a bitartean

Kurtzetxiki biziberritzen dabil Udala
Udala Kurtzetxiki mendia biziberritzeko egitasmo bat gauzatzen dabil. Hiru helburu ditu egitasmo honek: Lehen sektorea bultzatzea, bertan dagoen artadi basoaren ekosistema balioan jartzea eta Kurtzetxiki herritarrengana hurbiltzea, paseoan edo bizikletaz bertora joan daitezen

2015 Urterako TAO txartelak berritu beharko dira
2015eko urtarrilaren 2tik aurrera aparkatzeko, txartel berriak izan beharko dituzte egoiliarrek.

Lanera bizikletan joateko hainbat baliabide eskura
Atzo aurkeztu genien herritarrei “Lanera bizikletan” proiektua, bertara etorritakoek ekarpen eta iradokizun asko egin zituzten, bizikletaren erabilerari bultzada ematen lagundu asmoz.

Bizikleta mahaia fin hasi da lanean
Atzo bildu zen lehendabizikoz Bizikleta mahaia eta “Etxaluze-Musakola” bizikleta bideari buruz Arrasatearrek egindako ekarpenak aztertzen aritu ziren. Datorren asteazkenean izango da hurrengo bilera.

Lanera bizikletan kanpaina aurkeztuko dugu gaur Kulturaten
Lanera bizikletan joateko herritarrei eskura jarriko zaizkien baliabideak zeintzuk diren azalduko dugu, besteak beste, gaur Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 18:30etan

Debagoieneko Mankomunitateak bi teknikari kontratatuko ditu
Azaroan Debagoieneko Mankomunitateak bi teknikari kontratatutko ditu, energia arloan lana egiteko, 7 hilabetez.

Jubilatuentzat hitzaldi praktikoak hondakinak nola sailkatu azaltzeko
Urriaren azken astean lau jubilatu etxetan emango dituzte hitzaldiak informatzaileek eta Hondakinen Mahaiko kideek. Irudien bidez eta modu praktikoan, hondakinak zelan sailkatu azalduko dute.

“Aitona-amonen funtzioa biloben zaintzan” hitzaldia azaroaren 4an
Gizarte Zerbitzutako prebentzio sailekoek antolatuta, aiton-amonei eta gurasoentzako da hitzaldi hau. Kulturaten izango da 18:00etan eta komeni da aurrez izena ematea.