Albisteak

2015 urterako diru-laguntza programen deialdia zabalik
Maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik eskaerak egiteko epea
Kiroldegiko ordutegia aste santuan
Apirilaren 2tik 6ra bitartean kiroldegia 09:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik. Apirilaren 7tik 10era, berriz, 09:00etatik 21:00ak arte.

Nordic walking eta Krossfit-core ikastaroak udaberrirako
Nordic walking ikastaroa aprilaren 18 eta 23an egingo da eta izenematea zabalik dago. Krossfit-core ezagutzeko hastapen saioak egingo dira apirilaren 23eta 28an eta maiatzean ikastaroa hasiko da.

Alkatearekin bioaniztasunari buruzko proposamenak aztertzen
Ikasle eta irakasleak alkatearekin bildu ziren atzo, pasa den ikasturteko Eskola Agenda 21eko jarraipen bilera egiteko

Kurtzetxikiko bi ibilbideak ezagutzeko bideoa
Ospitale atzetik irten eta Kurtzetxikira ordu eta laurdenean joan daiteke oinez 6,5 kilometroko ibilbidea eginez gero. Bestea luzeagoa da, 11 kilometrotakoa

Ekintza bereziak Gaztegunean Udaberriko oporretan
Udaberriko oporretarako hainbat ekintza antolatu dira Gaztegunean, animatu eta parte hartu!

Ondasun higiezinen gaineko zerga
Apirilaren 15era arte aurkeztu daitezke BAZen salbuespen eskaerak, dagozkien frogagiriekin batera

Bixente Barandiaran: Arrasateko azken errementaria
Bixente Barandiaranek, Mentu, Udalari oinordetzan eman zion bere errementari tailerreko tresneria guztia. Apirila amaieran zabalduko da erakusketa Harresi aretoan.

KURSAAL ESZENA eta Antzuola, Arrasate eta Bergarako udalek “KURSAAL ESKURA” martxan jarritako egitasmoa gurean berriro
Kursaal Eszenaren kultur-programazioa interesa dutenen eskura jartzea helburu duen egitasmo berri hau, datorren apirilaren 20an abiaraziko da “Ballet Nacional de Marsella”ren "Orfeo y Euridice" obrarekin, kantuaren eta dantzaren arteko elkarrizketa etengabea, Frantziako dantza-konpainia nagusietako batek ekarria. Frédéric Flamand da konpainiaren zuzendaria eta hiru pertsonaia dituen historia eder honen irakurketa pertsonala egiten du

Arrasateko autobus urbanoak araudi propioa izango du aurrerantzean
Martxoaren 14an sartuko da indarrean erregelamendua. Pertsonen irisgarritasuna eta mugikortasuna bermatzea bereziki baloratu da araudia idazterakoan

Edukiontzi berriak erabiltzeko moduan daude
Zer hondakin nora bota oso argi ez baduzu, Mankomunitateko webgunean kontsulta dezakezu hiztegia, edo bestela BAZeko informatzaileek lagunduko dizute

Monterrongo Sekuoiari ukitutxo batzuk ematen ari dira
Joan zen udan egindako azterketa batean zenbait neurri hartzea gomendatzen zen, arriskuak saiheste aldera

Arrasaten tuperrarekin erostea ez da arraroa
Erosketetan plastikozko poltsen erabilera murriztea izango da hurrengo erronka, geroz eta hondakin gutxiago sortu dezagun

Udalak Enplegua Sustatzeko Planarekin jarraituko du
Planak, oraingoz, Arrasateko 59 langabeengan eragin du zuzenean, enplegu zuzen bat erraztuz

Body pump ezagutzeko ate irekiak
Martxoaren 10, 12, 17 eta 26an egingo dira Musakolako kiroldegian.

2015eko otsaileko azokako zozketa
Otsailaren 21eko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Beatriz Lagullon Arrasatearrari egokitu zaio.

Martxoko enplegu tailerrak
Debagoieneko Garapen Agentziak hainbat tailer antolatu ditu lana bilatzen ari diren pertsonei zuzenduta.

Gesalibar auzoko baserri bide bat mugitu da euriteen eraginez
Parraia, San Jurgi, Zabolain, Atxabal eta Etxebarri baserrietara doan bide hau negu-udaberrian zehar itxiko da, eta ahal bezain azkar itxiko da bertan agertu den pitzadura

Martxoaren 2an hasiko gara hondakinak batzeko sistema berria ezartzen
Aldaketa osorik gauzatzeko 7-10 egun beharko dira, baina edukiontzi berriak erabili ahalko dira kalean jartzen diren momentutik bertatik

Zuhaitz eguna ekimenez josita dator otsailaren 21ean
Zuhaitz landaketa, zuhaitz feria, baserritarren azoka eta Arbolapetako haritzaren landaketa burutuko ditugu. Goiz pasa ederra egiteko plana proposatzen dugu 09:00etatik 14:00arte

Nordic walking ikastarorako izena emateko epea zabalik
Bi larunbatetako ikastaroa egingo da, hiru eta bi orduko saioekin. Otsailaren 28an eta martxoaren 14an egingo dira saioak eta plaza mugatuak dira.

Musakolako kiroldegi ondoko espaloia berritzen ari dira
Otsailak 16 hasi ziren lanak burutzen eta bizpairu aste irautea aurreikusten da, eguraldia lagun izaten bada

Arbolapetako haritza zuhaitz egunean landatuko da
Datorren zapatuan, otsailak 21, landatuko da haritz gaztea Arbolapetan, eguerdiko 13:00etan. Bihar, asteazkena, hasiko dira prestaketa lanak

Antena parabolikoak ezin dira jarri balkoi eta fatxadetan
Arrasateko Udalak gogorarazi nahi die herritarrei antena parabolikoak jarri daitezkeela soilik eraikinen estalkietan, eta ez balkoi eta fatxadetan.

Bideo-curriculum lehiaketa Goiaz azokaren baitan
Debagoieneko Garapen Agentziak antolatu du Bideo-curriculum lehiaketa Goiaz Lanbide Heziketaren azokan

Udalak hainbat lanpostu aldi batez hornituko ditu
Hautaketa prozesuetan parte hartu nahi duten izangaiek otsailaren 14tik 23 arteko epea daukate izena emateko.

Gurasoei zuzendutako tailerrak
Martxoan eta apirilean izango dira, 0-19 urte bitarteko seme-alaben gurasoentzako. Izena eman behar da otsailaren 20a baino lehen, BAZen

Takolo-Goiruko obrak otsailaren 23an hasiko dira
Udala plaza eta Gipuzkoako Foruen plazaren arteko bide zatia osorik altxatuko da, eta lanak amaitu ostean plataforma bakar bat geratuko da, hirigintza-oztoporik gabe.

Kiroldegiak ordutegi berezia ihauteri asteartean
Otsailaren 17an arratsaldeko 19:00etan itxiko da.