Albisteak
Zapatuan Zuhaitz eguna ospatuko dugu
Urtarrilaren 20an, azoka eta landaketa berezia izango dira
Emakume Raketistak. Iragana eta Etorkizuna
Arrasateko Udal Kirol Sailak, “ArraSasoi: Hamabi hile, Hamaika gai” ekimenaren barruan Emakume Raketistei buruzko hainbat ekitaldi antolatu ditu hilaren 16an hasi eta 28ra bitartean: Erakusketa, Dokumental emanaldia eta erakustaldi partidak. Lau arrasatear protagonista izan ziren berpiztu nahian ari diren kirol modalitate honetan eta Arrasaten egingo den ekimenak laguntzeko bultzada bat izan nahi du
Raketistei buruzko erakusketa zabalik dago
Astelehenetik larunbatera 17:30tatik 20:30tara dago ikusgai Kulturateko klaustroan. Bestalde, “Raketistak lehen eta orain” dokumentalaren estreinaldia egingo da urtarrilaren 23an Kulturateko areto nagusian, 18:00tan. eta urtarrilaren 28an erakustaldi partidak jokatuko dira Uarkapen 17:00tatik aurrera
Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa
Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8-ko XXI. Kartel Lehiaketa antolatu du.
Familian Jolasean
Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei.
Arrasateko udalak bere elkartasuna adierazi die EDESA INDUSTRIAL eta GEYSERREKO langileei
Atzo bertan iragarri zuen CNA Group-eko zuzendaritzak bi enpresa horietako langile guztientzat, 160 pertsona, suntsitze espedientea aurkeztu zutela
Frankismoaren krimenak salatzeko jarritako kereila ezeztatu diote Arrasateri
Irabazik, Baleikek, PSEk, EH Bilduk eta EAJk onartutako oharra. Udalak errekurtsoak jarriz eta gertakariak salatuz jarraituko duela berretsi du eta ez du amore emango diktadura frankistak eragindako giza eskubideen aurkako krimen guztiak ikertu eta epaitu arte
Hilaren 22an zabalduko da Uribarri etorbidea
Azken lanak amaitzear daude oraindik baina horiek urte hasieran bukatzea aurreikusi du Udalak
Arbolapetako harresiko arkua birgaituko du udalak
Lan horien helburua da herriko ondarea berreskuratu eta balioan jartzea, baita harresiari bere ohiko izaera bueltatzea ere
2018rako kirol abonua doan lortu!
Eman zaitez altan online zerbitzua erabiltzeko kirolaonline.arrasate.eus helbidean eta eguneratu zure datuak urtarrilak 31 baino lehen. Hori egiten duzuenon artean zozketa egingo da eta aukeratua suertatzen denari urteko abonua doan aterako zaio.
Gabonak haur eta nerabeentzat
Ludotekak eta Gazte Txokoek antolatu dituzte gabonetan egingo diren ekintzak.
Emakumeak protagonista saioa, Ane Irazabalekin
Emakumeak protagonista elkarrizketa saioaren barruan, Ane Irazabal elkarrizketatuko du Iraitz Agirrek. Kulturateko areto nagusian, 19:00etan
Erreserba Finkoak egiteko azken egunak Musakolako Kiroldegian
Abenduaren 17a izango da 2018ko Lehen Lauhilekoaren instalakuntzen Erreserba Finkoak egiteko azken eguna Musakolako Kiroldegian
ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai
Banda elastiko soil baten laguntzarekin gorputz osoa lantzeko ariketak ezagutu itzazu
Munduko akordeoi hiriburu bilakatuko da Arrasate abenduaren 8tik 10era
El Certamen Internacional “Arrasate Hiria” celebra su XXV edición, con un jurado formado por primeras figuras mundiales del acordeón de seis países, entre ellos, Iñaki Alberdi, y 15 participantes de una decena de nacionalidades, entre ellos tres acordeonistas vascas.
Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak
Kartelak aurkezteko epea urtarrilaren 17ra arte da
Deialdia 2018ko urrian Euskadin ospatuko den mundu mailako Gizarte Ekonomiaren Foroan aktiboki parte hartzeko
2018ko urriaren 1etik 3ra Bilbon eta Arrasaten egingo da Gizarte Ekonomiari buruzko mundu mailako Foroa (GSEF 2018), Bilboko Udalak antolatuta, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, horregatik deialdia egiten die Udalak Foroan aktiboki parte hartu nahi duen Kooperatiba edo Gizarte Ekonomiako eragileei. Horretarako abenduaren 21 arte BAZen Izena emateko epea egongo da
Udalak langabe bat kontratatuko du: pintorea
2017ko Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa barruan
Euskararen Egunaren inguruko ekimenak
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta aste osoan zehar hainbat ekimen egongo dira martxan Arrasaten. Aurtengoan, indarrak bildu nahi ditugu, indarrak bildu aurrerantzean elkarrekin erronka berriei aurre egiteko. Arrasate euskaldunago bat nahi dugu eta 2018an norabide horretan urrats garrantzitsuak ematera goaz. Euskal hiztunen aktibazioa helburu, EUSKARALDIA 11 egun euskaraz ekimena abiatuko dugu.
Santamasak 2017 erakuslehio lehiaketa martxan
Urteetako ohiturari jarraituz, lehiaketa antolatu du Udalak
Arrasateko ura aztergai Eskolako Agenda 21aren bitartez
Aurten URA gaia lantzea erabaki dute herriko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan, eta dagoeneko hasi gara Udalako Ingurumen Eskolatik lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin herriko uraren diagnostikoa egiten.
Aldi baterako lan eskaintza
Gabonetako izotz pistarako hiru begirale kontratatuko ditu Udalak
Igerilekua zabalik berriz
Arrasateko Udaleko Kirola Sailak gaur goizeko 08:30tan jaso ditu barruko igerileku handiko uraren azken analisien emaitzak eta hauek zuzenak direla ikusirik, igerilekua berehala zabaltzea erabaki da. Egindako desinfekzio lanek beraz bete dute bere helburua eta aurreikusi baino egun bat lehenago zabaldu ahal izan da igerilekua
Azaroak 20: haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna
Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna denez, harekin bat egin nahi du Arrasateko Udalak eta, Nazio Batuek onartutako Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan, adierazi eta agerian jarri nahi dugu haurrak eta nerabeak eskubideak dituzten pertsonak direla
Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko laguntzen programa irekita dago
Herriko langabeak 6 hilabetetarako gutxienez kontratatzen dituzten Arrasateko enpresei zuzenduta daude diru laguntzak
Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna
Egiozu aurre indarkeria matxistari!
Igerileku handian egin beharreko desinfekzio lanak martxa onean
Sortu den arazoari konponbidea ahalik eta azkarren emateko lanean jarraitzen dugu.
Azaroko baserritarren azoka, urte honetako azkena
Azoka girotzeko, sasoiko produktuekin egindako postreak egongo dira dastatzeko
Ikastetxeetako patioetan inbertsioak egingo ditu Udalak
Institutuan, Erguinen, Bedoñaben, Arimazubin, Gazteluondon eta Santa Teresako eskoletako patioetan egokitzapen lanak egin eta material berriak jarriko ditu eta horretarako 22.597,30€ko inbertsioa egingo du