Ferrerias kalea zirkulaziorako itxita otsailaren 18tik 24ra arte

2013/02/15

Idatzi honen bitartez Udalak jakinarazten dizue Ferrerias kalea itxita egongo dela otsailaren 18tik 24ra arte.  Kaleko goi aldean hiru pilona –bi finkoak eta bat mugikorra- jarri behar dituzte, Alde Zaharra oinezkoentzat egiteko lanen testuinguruan. Lan horiek datorren astelehenean, otsailak 18, hasiko dituzte eta aurreikusten dugu aste osoan egongo dela Ferrerias kalea zirkulaziorako itxita.

Eguraldi txarra eginez gero, lanen iraupena luzatu egingo da eta, horrenbestez, kalea ere astebete baino gehiagoz egon beharko da itxita.

Lanak dirauten bitartean, Ferrerias kalera joateko, inguruko kaleak erabili ahal izango ditugu, ohiko ordutegian.

Aldez aurretik, barkatu eragozpenak.