Ohikoak
Albisteak

Udal Bibliotekaren 2025 urteko memoria
Urtero bezala, udal bibliotekak 2024a datu garrantzitsuenak bildu eta zuekin partekatzea nahi ditu. Bertan jasotzen dira bibliotekaren etorkizun aberasgarriago baterako bidea markatzen diguten funtsezko ekitaldiak, abian dauden proiektuak eta gogoetak.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Udalak
Euskaraz egiteko asmoarekin, hitz klabeen hiztegi bat jasotzen du kanpainako eskuorriak.

2024ko aurrekontuaren likidazioa aurkeztu du Udal Gobernuak, eta exekuzio mailarekin pozik agertu da
Gerakinaren zenbateko osoa 16 milioi euro ingurukoa izan bada ere, horietatik 7 milioi inguru 2024an martxan jarri diren eta konprometituta dauden proiektuak finantzatzeko izango dira. Ordea, 9 milioi euroko “soberakinak” bideratuko dira obra garrantzitsuen exekuziorako: Iturripe, Amaia Antzokia, edota Grupo San Juan eta Udala auzoko berrurbanizazioetarako. Soberakina inbertsioetara bideratu izana, eta ez gastu arruntera, “kudeaketa onaren” adierazle dela defendatu du Ezpeletak.
Oharrak
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga
Herritar guztiei jakinarazten zaie Udalak 2025eko Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren errolda onartu duela.
Onartutakoa 1.615.698,92 € da.
Ordainagiriak ordaintzeko epea 2025/03/21etik 2025/05/23ra izango da.
Ordainagiri helbideratuak 2025/05/23an kobratuko ditugu.
Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko ditugu.
Arrasate, 2025eko martxoaren 17a,
ALKATEA
2025/03/18
Azoka tasa
Herritar guztiei jakinarazten zaie AZOKA TASA gaineko errolda onartu egin duela Udalak, 2025ko 2. epealdia, MARTXOA-APIRILA.
Onartutakoa 6.892,15 €-koa da.
Ordainagiriak ordaintzeko epea 2025/03/13tik 2025/05/15ra izango da.
Ordainagiri helbideratuak 2025/03/20an kobratuko ditugu.
Borondatezko azken egunetik gerora kobratzen diren ordainagiriak premiamenduzko prozeduraz exijituko ditugu.
Arrasate, 2025eko martxoaren 3a
ALKATEA
2025/03/07