Gazte langabeak kontratatzeko deialdia: EUSKALTEGIKO TEKNIKARIA
Expediente zenbakia: |
2024PHEL0002 |
---|---|
Argitaratze data |
2024/07/11 |
Azken eguna |
2024/07/17 |
Mota |
Aldi baterako |
Egoera |
Itxita |
Informazio gehigarria |
Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute
Proiektua: Euskaltegian online zerbitzu erakargarria eta motibagarria eskaintzea. Gero eta ikasle gehiagok ezin dute aurrez aurre etorri, ez behintzat egunero. Ondorioz, beharrezkotzat jotzen dugu euskaltegian online zerbitzu bat ezartzea.
Eginkizunak: - Lehendik dagoen materialarekin jarduera berriak sortzea (paperezko unitate didaktikoak zein digitalak): jokoak, gurutzegramak, letra-zopak, karta-jokoa... Edukiak lantzeko beste modu bateko ariketak sortzea: bikoteak batzea, cloze-testa (hutsuneak betetzea), hitzak edo testu-zatiak ordenatzea. Ikasleari egindakoa partekatzeko eta gehiago parte hartzeko bidea erakustea, adibidez, webguneko eduki interaktiboak gehituz (h5p.org).
Jarduna: %100
Iraupena: 12 hilabete Kontratu hasiera (aurreikusitako data): Iraila LANBIDEn izena emateko epea: uztailaren 12tik 17ra (biak barne) Eskaintza zenbakia: 162024008415
Gazte Bermea Programari buruzko informazioa
Gaitasun probak: - Praktikoa: uztailaren 23an, astertean, 12:00etan, Euskaltegian. - Elkarrizketa: proba praktikoaren ondoren.
|
Fitxategiak |
|
Emaitzak ikusteko sartu zure kode pribatua |