Vasco Navarro trenbideko bide berdearen sustapen tresna berriak sortu dira

2021/07/20
Card image cap
Sustapen tresna berri horien beste erakargarritasun bat da digitalizazioa, bide berdearen ibilbide osoa 360º-ko irudietan eskaintzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak Vasco Navarro trenbideko bide berdearen sustapen tresna berriak aurkeztu dituzte; bidea Arrasateko udalerritik pasatzen da eta udalak duela gutxi haren seinaleak berritu ditu.

Nabarmentzekoa da webgune berria sortu dela bidea sustatzeko, non eskaintzen diren sustapen bideoetako batzuk eta argazki artxibo bat. Bideoen artean 14 minutuko dokumental bat dago, gizartea sentsibilizatu eta sustatze aldera, eta bertan ematen dira ezagutzera trenbidearen historia eta ibilbideak zer eskaintzen duen; eta sare sozialetarako hiru sustapen bideo ere bai.

Sustapen tresna berri horien beste erakargarritasun bat da digitalizazioa, bide berdearen ibilbide osoa 360º-ko irudietan eskaintzeko. Gainera, bidearen argazki artxibo txiki bat landu da sustapenerako, hedabideetan erabili dezaten.

Erakunde biek gogora ekarri dute “bide berdeak irisgarritasunaren, mugikortasun ez motordunaren eta gure industria ondarearen memoria errekuperatzearen etsenplu bat dira”. Zentzu horretan, bide berdeen proiektua da industria turismoaren baliabide nagusietako bat “trenbide zaharren garapena beharrezko elementu bat baitzen XIX. eta XX. mendeetako industrializazioan, eta zentzu horretan orain garenaren funtsezko parte bat da. Gure industria historia gaurko Euskadiren osagai bereizezin bat da, eta alderdi horretan bide berdeek lagundu egiten dute industria turismoa suspertzen”.

Informazio gehiago: https://viaverdevasconavarro.com/vias-verdes/vasco-navarro/