Aldi baterako programa bat gauzatzeko “Lan-arriskuen Prebentzio teknikari” bat hautatzeko prozesua

2019/01/25
Card image cap
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, Lan-arriskuen Prebentzio teknikari bat hautatzeko, aldi baterako programa bat gauzatzeko asmoz

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

-          Titulazioa:

Goi mailako gradua, lizentziatura, diplomatura, ingenieritza teknikoa edo baliokidea.

Lan ariskuen prebentzioan goi mailako teknikaria.

-          Euskararen ezagutza: C1 edota 3 Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea.

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira urtarrilaren 25ean, 17. zenbakian.

Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute urtarrilaren 26tik otsailaren 4 arte (biak barne).

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.