Albisteak

2025eko tasa eta zergak ordaintzeko egutegi eta hobarien berri emango du Udalak etxez etxe banatuko duen eskuorriarekin

27 hobari mota ezberdin jasotzen ditu ordenantza fiskalak; aurreko urtean baino bi gehiago. Hobari horiek ezartzeko helburuen artean daude progresibitatera gerturatzea, gutxien dutenei laguntzeko, eta trantsizio energetikoa eta merkataritza sustatzea. Gardentasuna eta informazio osoa eskaini nahi die Udalak herritarrei, dagozkien eskubide zein betebeharrak aldez aurretik ezagutzeko.

Arrasateko Udalak Kudeaketa Administratiboko Teknikari bi plaza eta Elektrikari plaza bat hornitzeko deialdiak ireki ditu

Izena emateko epea gaur hasi eta otsailaren 10 arte luzatuko da, azken hau barne.

Astelehenean, urtarrilak 13, hasiko dituzte Uarkapeko Boulderra berritzeko lanak

Azken urteetako mantenu faltaren ondorioz, “egoera txarrean” dagoela adierazu du Udalak. Boulderra otsailaren 28 arte itxita egotea aurreikusten da.

Urtarrilaren 18an ospatuko da Arrasateko XII. Zuhaitz Feria, Arrasateko Zuhaitz Egunaren harira

XII. Zuhaitz Feria, ohi bezala, bertako produktuen azokarekin batera egingo da, eta bi zuhaitz sorta eta bertako produktuen otarrak zozketatuko dira. Zuhaitz landaketa herrikoia otsailean zehar egingo da

Sindikatuen etxeak gazte alokairura bideratuko dira, eta izena emateko epea irekita dago urtarrilaren 20ra arte

Arrasateko udalerrian, Garibain, 12 zuzkidura-bizitokien esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2025eko urtarrilaren 7tik 20ra bitartean (biak barne)

2025 urterako plangintza bilera egin du gaur Udal Gobernuak, “proiektuen mugarri nagusiak definitzeko”

Hasieraz onartu berri diren aurrekontuen exekuzio plana egiteaz gain, beste proiektu askoren jarraipena planifikatu du gobernuak. Kudeaketa “efikaza eta gardena” burutzeko ezinbesteko plangintza bilera izan dela adierazi du gobernuak.

‘Familia Jolasean’ ekimenaren edizio berri bat martxan jarriko da urtarrilaren 12tik aurrera

Martxoaren 30era bitartean, igandero, 12 saio burutuko dira. Saio gehienak Okendo ludotekan egingo dira, baina aurten ere auzoetara eramango da: otsaileko eta martxoko azken domeketan, Santa Marinako eta Usaetxeko ludoteketara, hurrenez hurren. Izena eman daiteke bai Ludoteketan eta baita aktibitatean bertan ere.

Santamas egunaz gozatzeko hamaika arrazoi domekan Arrasaten

Bigarren urtez, Seber Altubeko barazki eta herriko saltokien posturik onena sarituko da herritarren botoarekin.

Indarkeria matxisten prebentziorako, sentsibilizaziorako eta arreta gunea Santamas jaietan.

Berdintasun Sailetik, urteak daramatzagu, herriko jaien bueltan eman daitezkeen Indarkeria Matxistei aurre egiteko baliabideak herritarren eskura jartzen. Aurtengoa ere ez da salbuespena izango.

6.000 egutegi banatuko ditu Arrasateko Udalak herritarren artean, “herriko komertzioen laguntzarekin”

Herritarrek Arrasateko 93 komertzio eta tabernetan jaso ahal izango dituzte egutegiak, “komertzio txikia laguntzeko” ahaleginean. Argazki lehiaketaren irabazleek saria jaso dute aurkezpenean.

Herriko ekosistemetako bizitza aztergai

Herri diagnostikoa osatzen aritu gara Eskolako 2030 Agendan

Landa auzoetako bizilagunentzat taxi zerbitzua jarriko du Arrasateko Udalak Santamas jaietan

Abenduaren 21 eta 22 gauak egongo da martxan zerbitzua, 21:00etatik 08:00etara. Landa auzoekin konexioak egiteko bidaiak hartuko ditu soilik zerbitzuak, 688 73 52 23 telefonora deitu beharko da, eta euro bat ordaindu beharko da.

Amaia Antzokia berritzeko oinarriak onartuko ditu bihar Udal Gobernuak

Proiektua udazkenerako idatzita egotea espero dute, eta obrak 2025 urtearen amaiera edo 2026 urtean sartzearekin batera hastea espero dute.

Abian da Arrasateko inauterietarako kartel lehiaketa

Lehiaketa zabalik dago Debagoienean edo Aramaion erroldatuta dauden biztanle guztientzat, eta kartelak urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, 15:00ak baino lehen, BAZen.

30 erakusleihoren artean aukeratzeko unea, gaurtik hasi eta abenduaren 18ra arte

Herritarren saria boto popular bidez aukeratuko dute, eta, parte hartzen duten herritarren artean, 15 sari zozkatuko dira.

2024ko Santamas jaietako kaleko salmentaren behin betiko zerrenda

Behin betiko baimenen zerrenda eta postuen kokalekua

Arrasateko Udalak aire neurketa independente bat egingo du Uribe auzoan, Ederlanek sortzen duen aire kutsadura neurtzeko

Bertako bizilagunek urte luzez egindako eskaera bati erantzunez jarri ditu Udalak neurgailuak. Bi neurgailu ezberdin jarriko dira, mota ezberdineko partikulak neurtzeko.

Avanza autobus enpresarekin iraungitzear den kontratua ez luzatzea eskatu dute Debagoieneko alkateek

Zerbitzua hobetuko lukeen emakida berria idazteko “aukera galtzen ez uztea” eskatu diote Aldundiari. Eskualdeko alkateak elkarlanerako prestutasuna erakutsi dute, eta, dagoeneko Aldundiko Mugikortasun departamentuari helarazi dizkiote hobekuntzen zerrenda.

Egitarau berezia Neguko Oporretarako Arrasateko Ludoteketan eta Gaztetxokoetan

Abenduaren 26tik 30era ekintzaz betetako egitaraua prestatu da herriko haur eta gaztetxoei zuzenduta. Izena eman beharko da, abenduaren 18a baino lehen ludoteketako ekintzetarako eta abenduaren 19a baino lehen gaztetxokoetarako.

Abenduaren 9tik aurrera txartela erabili beharko da TxikiTxokoan sartzeko

Txikitxokoaren erabilera hobetzeari begira, sarbide sistema elektroniko bat instalatu du Udalak atean. Txikitxokora sartzeko, txartel bat erabili beharko da. Dagoeneko, 70 familiatik gora eskuratu dute txartela, eta hurrengo astelehenetik aurrera, abenduak 9, bakarrik sartu ahalko da txartela erabilita.

Jaietan Arrasate “pizteko” egitarau eta kanpaina aurkeztu dute

Bigarren urtez egin dute spota, oraingoan honetan elkarlanaren beharra balioan jarriz. 50 ekintzatik gora antolatu dituzte elkarlanean, abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra, eta online kontsulta daiteke arrasate.eus-en.

Udalak euskararen erabilera normalizatzeko plangintzaldi berria izango du

Gehiengo zabal batez onartu du Udalbatzak VII. plangintzaldia. “Dokumentu oso teknikoa badirudi ere, bihotz handiko dokumentua da” adierazi dute.

Arrasateko akordeoi lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute

Aurten I. “ARRASATE HIRIA” Nazioarteko Akordeoi eta ganbera musika lehiaketa izango da berrikuntza gisa.

“Luces en sombra” dokumentalaren emanaldia

Solasaldian Bidez Bide Elkarteko Katia Reimberg eta Soraya Ronquillo izango ditugu. Dokumentala aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldiko edizioan aurkeztu zen. Zuzendaria: Ione Atenea. Ekoizpena: Hiruki Filmak eta Bidez Bide elkartea

Martxan da 2024ko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berria, sari berriekin

Dendariek izena emateko epea ireki da: abenduaren 1etik 9ra. Herritarrek botoa emateko epea hilaren 13tik 18ra izango da. Botoa ematen duten herritar guztien artean 15 sari banatuko dira, iaz baino 5 gehiago