Abian da Arrasateko 2025eko egutegiaren argazki lehiaketa

2024/07/23
Card image cap
Lehiaketa zabalik dago herritar guztientzat, eta argazkiak bidaltzeko epea 2024ko urriaren 1etik 15era izango da.

Datorren urteko egutegia egiteko, argazki lehiaketa deitu du Arrasateko Udalak, Artgazki elkartearekin elkarlanean. Honako hau bigarren lehiaketa izango da, eta aurten, berrikuntza bezala, zabalik egongo da herritar guztientzat.

16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete eta onartuta. Argazkiak bidaltzeko epeari dagokionez, urriaren 1etik 15era izango da, eta, gehienez, bakoitzak 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Hemen Arrasateko 2025eko egutegiaren II. argazki lehiaketaren oinarriak.