Emakume Txokoak kontzertu batekin irekiko du udazkeneko egitaraua irailaren 20an Monterron parkean

2024/09/05
Card image cap
Kontzertuan Anarik parte hartuko du, eta “Giza zarata” disko berria aurkeztuko du

“Giza zarata” da Anariren ibilbide luzeko azken lana, eta bere ohiko bandarekin batera taularatuko du gurean. Anarik barrura zein ingurura begira jartzeko kantuak osatu ditu disko berrian, eta kantuetan feminismoaz, kapitalismoaz eta klima aldaketaz hitz egiten du.

Arrasateko hiru emakume musikarirekin batera

Kontzertuari herriko hiru emakume musikari gaztek emango diote hasiera: Anixek, Claudia Diazek eta Izadi Zumaldek.

Emakume Txokoak musika estilo eta ibilbide ezberdinetako emakume musikariak elkarrekin jarri nahi ditu taula gainean. Jada euskal musika eszenan erreferente bilakatu den Anarik urratutako bidetik, ibilbidea egiten ari diren neska gazteak ere gogoz eta kemenez datoz bide berriak lantzen. Ekimenak haien lanak ezagutu, eskaini eta partekatzea sustatu nahi du.

Sarrera irekia eta doakoa

Guztiez disfrutatu ahal izango da irailaren 20an Monterron parkean (euria eginez gero Amaia antzokian izango da). Hitzordua 19:00etan izango da:

  • 19:00etan  ANIXE, CLAUDIA DIAZ, IZADI ZUMALDE
  • 20:00etan  ANARI  (GIZA ZARATA DISKA AURKEZTEN)