Euskara ikasteko matrikula zabalik dago Udal Euskaltegian

2024/09/18
Card image cap
Arrasateko Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu euskara ikasteko, laguntzak matrikularen %25 eta %100 artekoak izango dira, diru sarreren araberakoa.

Urrian abiatuko du ikasturte berria Arrasateko Udal Euskaltegiak, eta dagoeneko izen ematea zabalik dago. Maila guztietan eman ahal izango da izena: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2, guztiak euskara titulu homologatuak. Horretaz gain, badituzte maila hobetzeko, mintzamena lantzeko eta behar berezietarako ikastaroak ere.

Aurrez aurreko eskolak izango dira orokorrean, baina online ikastaroak egiteko aukera ere izango da.

Beka sistema eta prezio bereziak

Arrasateko Udalak dirulaguntza bereziak emango ditu aurten ere euskara ikasteko. %85eko asistentziarekin bermatuta izango du ikasleak matrikularen %25eko dirulaguntza. Horrez gain, ikaslearen baldintza ekonomiko eta familiarren arabera, ikasleari matrikularen %75 eta %100 artean ere itzultzeko aukera izango da. Dirulaguntza hauek ikasturte amaieran ematen dira.

Ikasle, langabe eta jubilatuek prezio erdian ordainduko dute matrikula, eta izena ematen duten pertsona guztien artean bi matrikula zozketatuko dira.

Informazio gehiago

Euskara ikasteko informazioa eskatu edota izena emateko, zuzendu Arrasateko Udal Euskaltegira iraila amaitu baino lehen.

Arrasateko Udal Euskaltegia
Nafarroa etorbidea 2 (Kulturola eraikina)
943797077 / 943252000 (370 luzapena)
Whatsapp: 688780931
euskaltegia@arrasate.eus