Erguineko Herri Eskolako eraikineko komunen eraberritzea, martxan
2021/07/28Arrasateko Udalak urratsak ematen jarraitzen du herriko azpiegitura eta instalazioen hobekuntzan eta horri jarraiki, abian dira Erguineko Herri Eskolako eraikinean komunak berritzeko lanak.
Guztira 1go eta 2. solairuko 4 WC gune berriztuko dira. 1go solairuan 9 komunetik 17ra pasaz, eta bigarren solairuan 9 komun mantenduz, erabiltzaile ororen mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatuz.
Aurrekontua 151.958,79 eurokoa da (BEZ gabe) eta CONSTRUCCIONES APLIBUR SL enpresak burutuko ditu lanak, lehiaketa publikoa irabazi ostean. Udalaren aurreikuspenen arabera, abuztuko lehen hamabostaldian amaituko dira lanak.
“Udal honen helburu nagusietako bat da arrasatearrei kalitatezko azpiegiturak eskaintzea eta Erguin eraikineko kasuan, hori da, hain zuzen, lortu nahi duguna. 2021-22 ikastaroa hasterako obra guztiak amaituta eta komun berriak prest egongo dira eta modu horretara, erabiltzaileei kalitatezko instalazio berrituak eskaini ahal izango dizkiegu”, adierazi du Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantenu eta Auzoetako zinegotziak.