AUKEAK kirol eskaintza zabala antolatu du hurrengo ikasturterako
2010/09/10Urteroko ikastaroez gain, berritasunez beterik dator hurrengo ikasturterako kirol eskaintza. Horien artean, aipatu beharrekoak dira Bosu-Gap eta gazteentzako Aerodance eta Gaztespining.
Izena eman aurretik aukera egongo da nahi den kirola probatzeko. Horretarako ate irekiak jardunaldiak antolatu ditu AUKEAK irailaren 14an, 15ean eta 16an. Jardunaldi hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea, ikastaroetara aurkeztea nahikoa da.
Horrez gain, Pilates Hastapen Ikastaroa ere izango da hilaren 14an, 16an, 21ean eta 23an. Ikastaro honen helburua da kirol hau inoiz egin ez duena prestatzea urtean zehar ematen den Pilates ikastaroetan sartzeko. Ikastaro honetan parte hartzeko izena eman behar da BAZen edo Kiroldegian.
Bukatzeko esan behar da 2010 – 2011 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dagoela dagoeneko. Edozein ikastarotan izena emateko eskabide orri hau bete behar da eta BAZen edo Kiroldegian aurkeztu.