Hitzaldia kontsumo humanoagoa egitearen garrantziaz

2015/05/04
Card image cap
Maiatzaren 5ean, 19:00etan, adituak diren hiru pertsonak hitz egingo dute Kulturateko areto nagusian

Hitzaldia antolatu dute Arrasateko Bidezko Merkataritzako Harreman dendak eta Elkar Hezik. Elikadura Subiranotasuna eta Bidezko Merkataritza ardatz harturik, hitz egingo dute kontsumo humanoagoa egiteak duen garrantziaz, iparraldeko eta hegoaldeko ekoizleen ikuspegitik.

Alde batetik, Paul Nicholson etorriko da geurera, EHNE eta Via Campesina elkarteen ordezkari gisa. Harekin batera izango dira Kulturaten MCCH Koop-eko bi emakume, Gabriela Gaibor eta Nancy Ayol.

Hitzaldia izango da maiatzaren 5ean, 19:00etan, Kulturateko areto nagusian. Sarrera doakoa izango da.