Etxetxikiek plaka bat izango dute 100. urteurrena oroitzeko
2024/09/09Arrasateko Udalak, Arrasate Zientzia Elkartearekin eta bizilagunekin elkarlanean, plaka oroigarria jarriko du Etxe Txikiak kalean. Eraikinek 100 urte betetzen dituzten honetan, plakak “esker ona” ageri die bertako bizilagunei.
Plakak honako hau dio: Esker onez “etxe merkeei”, “Maala kalerari”, “Arantzazuko amari”, “etxe txikiñei”, “UCEM” etxe eraikitzaileari, auzoko lehengo eta oraingo bizilagunei, lehen 100 urteak bete dituzte eta. 1924ko ekaina / 2024ko ekaina
Plakaren aurkezpen ekitaldian Maider Morras Azpiazu alkateak parte hartu du, bizilagun talde batekin eta AZEko ordezkariekin. “Ekintza xume baina sinboliko honekin, bertan bizi izandako familiak omendu nahi izan ditugu, oroigarri gisa” adierazi du alkateak. Plaka gaur aurkeztu badute ere, datozen egunetan jarriko da kalean dagoen belardian, espreski enkargatutako euskarri batean.