Euskal Herriko mintegietan hazitako zuhaitz landareen feria Arrasaten
2017/01/11Duela urte batzuk Zaldibarko frontoian aukera izaten zen Euskal Herriko mintegietan hazitako landareak erosteko. Neguko hilabeteetan, astearte eta ostegunero etortzen ziren baserritarrak zuhaitz feriara.
Gaur egun, ohitura zahar hura itzalita dago eta Udaleko ingurumen sailak ohitura hori berreskuratzeko ahalegina egin du azken urteetan. Horretarako, eta ahaleginari jarraituz, Zuhaitz Ferixiaren 4. Edizioa datorren urtarrilaren 21ean egingo dugu, baserritarrei kalitatezko landarea erosteko aukera emanez. Izan ere, etorriko diren sei zuhaitz mintegiak hemengo lurrari lotuta daude eta ez dira kanpoko mintegi handien banatzaileak.
Honako zuhaitz mintegiak izango dira Arrasaten: (Nahi izanez gero, eskaerak feria aurretik telefonoz egin ahal zaizkie).
MINTEGIA |
LANDARE MOTA |
TELEFONOA |
Areitio, Zaldibar |
Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak. |
608879352 |
Artadi, Igorre |
Basoko landare autoktonoa |
680937875 |
Belar, Zaldibar |
Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak. |
629484151 |
Etxeberria, Gatika |
Fruta arbolak |
646514154 |
Lurberri, Zarautz |
Basoko fruitu txikiak, ekologikoak |
657719685 |
Udalatx, Arrasate |
Basoko fruitu txikiak, ekologikoak |
690610822 |
Ekimen honekin lehen sektoreari beste bultzadatxo bat eman gura diogu eta, apurka-apurka, bailaran zuhaitz azoken egutegi bat ezarri nahiko genuke.
Espero dugu giro ona sortzea, debagoiendarrek Arrasateko baserriko produktuen azokaz eta zuhaitz feriaz gozatzea.