Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko laguntzen programa irekita dago
2017/11/17Arrasateko Udala langabeziaren arazoari aurre egiteko neurri desberdinak garatzen ari da. Horietako bat hau da, herriko enpresei herriko langabeak kontratatu dezaten sustatzekoa.
Programaren laugarren edizioa da hau. Oraingoan, diru laguntzak eskuratu ahal izateko, kontratuak 2017ko ekainaren 1 etik aurrera eta abenduaren 31 baino lehen hasitakoak izan behar dira; bestalde, langabeak, gutxienez, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera Arrasaten erroldatuta egon beharko dira. Eta enpresa onuradunak, Arrasaten kokatuta egon beharko dira.
Diru laguntzen zenbatekoa kontratu bakoitzeko aldagarria da, lan jardunaren arabera: %50eko jardunetarako 1.125 €, eta %100eko jardunetarako 2.250 €. Bestalde, kontratuak iraupen mugagabekoak badira, %20ko diru laguntza gehiago dagokie.
Informazio gehiago eta eskaerak egiteko inprimakiak BAZen eskatu. Bestela, HEMEN klikatuta ere eskuratu daitezke.
Bukatzeko, azpimarratzea eskaerak 2017ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu behar direla BAZen.