Udalak hogei langabe kontratatuko ditu

2011/09/28
Card image cap
2011ko enplegu sustapen programan aurten 20 lanpostu berri kontratatuko ditu Udalak

Dagoeneko Udalak jaso du Lanbideren aldetik erantzuna 2011ko Enplegu Sustapeneko kontratazioen inguruan.  Gogora ekarri behar da Udalak urtero langabeen kontratazio multzo bat egiten duela kanpoko erakundeen finantzazioarekin,  eta aurtengoan Eusko Jaurlaritzako Lanbideren  2011ko Enplegua Sustatzeko Programaren eskutik etorri da.  Guztira 20 kontratu egingo dira;  Jaurlaritzak kontratu hauen kostearen %58-a jarriko du, hau da, 169.800 € inguru,  eta Udalak gainontzeko  %42-a, 122.848 €. 

Ohar honi erantsita aurkezten da kontratu horien xehetasun gehiago jasotzen duen taula.

Lanpostuak betetzeko lan eskaintzak Lanbiden argitaratuko dira hurrengo astetan, eta kasu bakoitzean zehaztuko da zeintzuk diren izangaiek betebeharreko baldintza espezifikoak;  baldintza orokorrei dagokionez, kontratuak herriko langabeei erreserbatuta egonik, kasu guztietan izangaiak langabeak izan behar dira, Arrasaten erroldatutakoak, eta Lanbiden lan eskatzaile moduan inskribatuta egon behar dute.

Esan bezala, lan eskaintza guzti hauek Lanbiden argitaratuko dira (www.lanbide.net) , eta bakoitzaren xehetasunak bertan azalduko dira.  Interesatuek Lanbideren bitartez eman beharko dute izena dagozkion eskaintzetan, beti ere eskaintza bakoitzean  zehazten diren baldintzak betez gero.

Informazio gehiago Udalaren web orrian (www.arrasate-mondragon.org) , BAZen  (943 252050) eta Udalaren Enplegu Sailean  (943 252070).

 

Lanpostuen zerrenda ikusi