“Injineru tekniko elektrikari” plaza, bitartekotasunez betetzeko hautaketa prozesua

2018/12/04
Card image cap
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, 2018ko abenduaren 31n hutsik geldituko den A2 taldeko “Injineru tekniko elektrikari” lanpostua bitartekotasunez hornitzeko

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Goi edo erdi mailako injineruza, elekrikari espezialitatean,  titulazio akademiko baten jabe izatea  edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
  • Euskarazko 4. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira abenduaren 3an, 232. zenbakian.

Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute abenduaren 4tik 18 arte (biak barne).

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.