Iturbide egoitzarako erizaina kontratatuko du Udalak
2018/07/27Lanbideren bitartez, aldi baterako lan eskaintza da
Arrasateko Udalak ERIZAIN bat kontratatuko du %65eko jardunean komodin lanak egiteko.
Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten hautagaiek LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian) eman behar dute izena.
Lanbidera bidali dugun eskaintza-eskabidea udal webgune honetan aurkitu daitezke, Lan Eskaintza Publikoa sailean.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira:
a) Titulazio akademiko hauen jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana: Erizaintzan diplomatura edo tituluaren jabe izatea.
b) 3. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.