18 urtetik gorakoei zuzendutako eskalada hastapen ikastaroa eskainiko du ‘ARRASASOI’ ekimenak

2025/04/25
Card image cap
Izena emateko baldintza bakarrak adinez nagusia izatea eta bazkide izatea izango dira. Izena eman beharko da Musakolako kiroldegiko harreran edo 943 252030 telefonora deituta.

Arrasasoi ekimena Udal Kiroldegiko bazkideei zuzendutako ikastaro eta formakuntza zerbitzua da, eta hilabetez hilabete ikastaro ezberdinak eskaintzen ditu.

Apirileko Arrasasoi ekimena helduei zuzendutako eskalada hastapenera zuzenduko da. Hastapeneko jarduera honek ordu beteko iraupena izango du eta orain berritu den Uarkapeko boulderrean burutuko da. Adierazi bezala, helduei bideratutako ekimena da, izena eman dezakete bazkide diren eta 18 urteak beteta dituzten pertsonek. Katu oinak izatekotan hauek ekartzea gomendatzen da. Ekimena burutuko diren egun eta orduak hurrengoak dira:

  • Apirilak 28, astelehena: 10:30ean eta 18:30ean.
  • Apirilak 29, asteartea: 18:30ean.
  • Apirilak 30, asteazkena: 10:30ean.

Izena ematea beharrezkoa da eta posible da egitea Musakolako kiroldegira deituta (943 252030) eta Musakolako harrerara bertaratuta. Animatu zaitez!