Zer zuhaitz mota gurago duzu Arbolapetan landatzea?
Haustura arriskuagatik, Arbolapetako indiar-gaztainondoa bota beharra izan zen iazko urriaren 29an. Udalak, erabaki hura hartu orduko pentsatua zuen Arbolapetan beste zuhaitz bat landatzea, eta halaxe egingo du otsailean.
Asmo horrekin, Gabriel Iguiñiz adituari Arbolapeta gunearen gaineko azterketa bat egin zezan eskatu zitzaion, zuhaitz berria landatu aurretik ikusteko gunea bera zer egoeratan dagoen eta, bide batez, berton landatzeko espezierik aproposenak zeintzuk izan daitezkeen zehazteko.
Arbolapetako eremuaren ezaugarriak kontuan harturik (zolatutako hirigunea) eta aurreko zuhaitzaren antzeko garapena duen espezie bat landatze aldera, Iguiñez-ek hiru zuhaitz espezie hauek proposatu ditu:
Bozka emateko azken eguna urtarrilaren 26a
Udalak herritarren esku jarri du proposatutako hiru espezieen artean hautatzeko aukera. Beraz, animatu nahi zaitugu zeuk ere nahiago duzun zuhaitz mota zein den adierazi dezazun. Horretarako ezkerretara duzun koadroan eman dezakezu zeure bozka, eta hemen informazio gehigo duzu eskura.
Eskerrik asko zure partaidetzagatik!