Gurasoentzat hiru tailer adimen emozionalaren inguruan
2021/01/14Arrasateko Udaleko Prebentzio zerbitzuak hiru tailer antolatu ditu gurasoentzat adimen emozionalaren inguruan. Helburua da gurasoak trebatzea norbere eta seme-alaben emozioei arreta jartzen, horiek identifikatu eta horiei lotutako portaerak ulertzeko. Tailerrok dira seme-alaben heziketa prozesuan familian ematen diren egoera emozionalak kudeatzen ikasteko.
Ikastaroak zuzenduta daude 0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei, eta hiru talde sortuko dira seme-alaben adinaren arabera: 0-5 urte, 6-12 urte eta 13-18 urte.
Hainbat eduki landuko dira, hala nola emozioak zer diren, zer funtzio dituzten, emozioek zertara bultzatzen gaituzten, kudeaketa emozionala, haurrek eta nerabeek emozioak zelan bizi dituzten, eta jorratuko dira ere gure seme-alaben bidelagun emozionalak izateko baliabideak.
Informazio gehiagorako, deitu BAZera (943 25 20 00) edo Gizarte Zerbitzuetara (943 25 20 07). Izena emateko bete galdetegi hau. 0-5 eta 6-12 urte bitarteko haurren gurasoek izena eman dezakete urtarrilaren 27ra arte, eta 13-18 urteko seme-alabak dituztenen izen ematea martxoan zabalduko da.