Udalak 5 langabe kontratatuko ditu

2018/11/12
Card image cap
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa eta Udalaren Enplegua zuzenan sustatzeko programaren baitan

Kontratuen ezaugarriak (Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa)

  • Baso/erreka langileen Taldeburua

Egitekoa:

  • Baliabide naturalak errekuperatu eta basoko mantenu lanak.
  • Baso langileen lanen koordinazio, antolaketa eta ardura.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • B gida baimena
  • 55 urte baino gehiago
  • Seihilabeteko lan-eskarmentua antzeko lanetan.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20).

  • Baso/erreka langilea

Egitekoa: Baliabide naturalak errekuperatu eta basoko mantenu lanak

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • B gida baimena.
  • 6 hilabeteko lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Emakumea izatea

  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra izatea.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20).

  • Baso/erreka langilea

Egitekoa: Baliabide naturalak errekuperatu eta basoko mantenu lanak

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • B gida baimena.
  • 6 hilabeteko lan eskarmentua antzeko lanetan.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2018/06/20).

Kontratuen ezaugarriak (Udalaren Enplegua Sustatzeko Programa)

  • Teknikari laguntzailea (Zerbitzuen gutuna)

Egitekoa: Zerbitzu gutunak argitaratzea.

Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, %50eko jardunaz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Tituloa: diplomatura, lizentziatura edo gradua.
  • 3 HE egiaztatzea (agiriz)

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 12tik 19ra, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Gartzia maisu-maistra 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus