ASFALTATZE LANAK ATZERATU DIRA EGURALDI KASKARRA DELA ETA

2013/02/04

Aurreko astean iragarritako asfaltatze lanak behin behinekoz bertan behera utzi ditu Udalak, eguraldiak hobetu ezean.  Beraz, bihar, asteartea hilak 5, ateri bada, Agerre kaleko asfaltatze lanak egingo dira. Baina Garibai kalekoak, zuzenean hurrengo asterako utziko dira, noiz eguraldiak hobera egingo duen zain.

 

Beraz, gogorarazi: bihar lanak egiten badira, AGERRE kalea itxita izango da, 21-31 eta 4-14 atarte bitartean,  goizeko 08:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Ordutegi berean Santa Teresa kaleko autobus geltokia ere eten egingo dugu.

 

Eta GARIBAI kaleko asfaltatze lanak hurrengo astean egingo dira, betiere eguraldiaren arabera. Egunen berri Udalak jakinaraziko du, behin erabakitakoan lanak noiz egin.

 

Barka eragozpenak,