Buru osasunaren inguruko hitzaldi sorta antolatu du Arrasateko Udalak
2024/11/11Herritar gehiagorengana iritsi eta gai hauen inguruan sentsibilizatu eta informatzeko asmoz, Katearen Loturak elkarteak, Ediren Osasun Kooperatibak eta Udalak, buru osasunaren inguruko hitzaldi sorta bat antolatu dute
Lehenengo 2 hitzaldiak azarotik abendura bitartean egingo dira eta gainontzekoak berriz 2025eko urtarriletik aurrera. Honako hauek dira lehenengo bi hitzaldiak:
- Azaroak 27, asteazkena: Adikzioak eta patologia duala
- Abenduak 18, asteazkena: Psikofarmakoak ¿Tratamendu bakarra al dira?
Hitzaldiak 18:00etatik-20:00etara izango dira Kulturaten eta Enrique Saracho psikiatra, psikoterapeuta eta psikodramatistak emango ditu.
Urtarriletik aurrera, hilean behin egingo diren hitzaldietan, besteak beste honako gaiak landuko dira: familiaren lekua, nork zaintzan du zaintzailea?; gaixotasun mental kronikoa duen pertsona batekin bizitzea; mundu psikotikora bidaia; eta depresioa eta dolua besteak beste.