San Kristobal hilerriko nitxoak
2024/09/272025eko otsailaren 1etik aurrera gorpuzkiak aterako ditu Arrasateko Udalak
Idatzi honen bitartez, biztanleriari jakinarazten zaio Arrasateko Udalak 2014an lurperatu ziren hildakoen gorpuzkiak aterako dituela 2025eko otsailaren 1etik aurrera San Kristobal hilerriko nitxoetan.
Nitxoetatik atera behar diren gorpuzkien destinoaren inguruan, 2024ko urriaren 31n udalari ez bazaio ezer adierazi, hobitik ateratzen direnean, gorpuzki horiek utziko dira Arrasateko San Kristobal hilerriko denon hobian.