Zumezko eraikuntzaren suntsiketa

2019/04/11
Card image cap
Arrasateko ludotekaren 30. urteurrena ospatzeko asmoz, abenduaren 16an, zumezko eraikuntza bat sortzea erabaki genuen haur eta familiekin batera.

Arrasateko ludotekaren 30. urteurrena ospatzeko asmoz, abenduaren 16an, erabaki genuen zumezko eraikuntza bat sortzea, haur eta familiekin batera. Zumezko eraikuntza haren helburua herriko haurrentzat jolas gune  bat izatea zen. Bizirik zegoen, eta neguan hasi ginelarik, loratzear zegoen jada.

Burutzeko, parte hartze saio batzuk egin genituen haurrekin batera, zer eraiki nahi genuen adosteko. Horretarako,GaraiOn Sorgingunetik etorri ziren gure ludoteketara denon artean erabakitzeko, eta zer egitera gindoazen ondo azaltzeko.

 Horrela, zapatu goizean guk denok eraikitzeari ekin genion, haurrak, gurasoak, hezitzaileak eta GaraiOneko kideak. Goiz guztia igaro genuen zuloak egiten, zumea landatzen, forma ematen …, artelan bizi bat sortu arte. Ilusio handia jarri genion proiektuari, haurrak txundituta geratu ziren eta gainerako herritarrak ere bai. Konpromisoa hartu genuen eraikuntza zaintzeko,eta irrikan geratu ginen sustraitutakoan urtaroen aldaketak ikusteko.

zumea 1.jpg

 Bizirik mantentzeko, haurrekin batera, zaintza lanak egiten ibili gara aste askotan, ureztatzen, mimatzen eta bertan jolasten.Egunetik egunera, esan bezala, loratzen hasia zen. Udaberriarekin batera kimu berriak aterata zituen,eta laster eraikuntza koloretsua izango genuen.

zumea 2.jpg

Duela hilabete batzuk konturatu ginen eraikuntzak eraso eta lapurreta batzuk izan zituela. Horren aurrean, GaraiOneko lagunek zume gehiago ekarri zuten eta berriz ere eraikuntza indartu genuen denon artean, berriro ere ilusio handia ezarriz.Kartel bat ere sortuta genuen bertan jartzeko, eraikuntza bakean utziko zutelakoan. Baina duela egun batzuk, konturatu ginen ez zegoela eraikuntzaren aztarnarik ere.

zumea 3.jpg

 Horrek zeharo tristatu gintuen, bai gu eta baita haurrak ere. Adar batzuk besterik ez genuen aurkitu bertan, izkina batean utzita. Egia esan, sentsazio eta emozio ugari pasatu zitzaigun gorputzetik bertan parte hartutako kide guztioi, amorrua, haserrea, tristura …, Uste dugu azkenean utzi digun zaporea tristurarena dela, gure artelan bizia hil dutenaren tristura.

Ludotekako haurrak, GaraiOn Sorgingunea eta Txatxilipurdi elkartea.