Azokako marka-irudiaren lehiaketa irekia

2013/03/21
Card image cap
Lehiaketa honen helburua, Arrasateko azokako markaren irudia sortuko duten diseinu eta sormenezko lanak hautatzea da, euskarri desberdinetan erabiltzeko.

Arrasateko azoka biziberritzeko prozesua, II. fasean da jadanik. Hainbat eta hainbat eragile eta norbanako ari da, udaleko ordezkari eta teknikariekin batera azoka biziberritu guran.

Gaur egungo azoka indartzeaz gain, hau da, 1.go sektorea sustatu, bertako postuak eta azoka egunak indartu, … beste ildo berritzaile batzuk gehitu nahi zaizkio, espazioari multifuntzionalitatea emanaz eta beste kolektibo batzuentzat leku natural zein erreferentziala bihurtu nahian.

Horren harira dator, azokako marka-irudiren lehiaketa. Talde desberdinek, azokak propio bere irudi-marka izan behar duela ondorioztatu dute eta hau ere, prozesu osoa bezala, era parte-hartzaile edo irekian egin nahi da.

Lehiaketa honen deitzailea, Arrasateko azoka biziberritzeko prozesuko talde eragilea da, herriko eragile desberdinez, prozesuko parte hartzaileez eta Arrasateko Udaleko ordezkari politiko zein teknikoz osatua.

 

Oinarriak ikusi hemen