Lan eskaintza
2012/09/07Ofizial galdaragilea (errelebo kontratua) eta euskaltegiko irakasleen lan-poltsa.
Alde batetik, Arrasateko Udalak Euskaltegiko irakasleen lan-poltsa sortzeko deialdia egin du, aldi baterako premiei erantzun ahal izateko.
Bestetik, ofizial galdaragile bat hautatzeko deialdia egin du, langile baten erretiro partzialaren eskaera dela-eta, errelebo kontratua formalizatzeko.
Hautaketa prozesu hauetan parte hartzeko izena emateko epea da irailaren 8tik 14 arte, biak barne.
Informazio gehiago hemen.