Zapatuan, Bertako Produktuen Azokan, Debagoieneko txakolina protagonista
2023/06/13![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/larunbateko-arrasateko-bertako-produktuen-azokan-debagoienako-txakoliaren-presentzia/@@images/7bb8fa1e-da00-4ffa-a754-bb1fa9785848.jpeg)
Goizeko 9:00etatik aurrera jarrita egongo dira saltokiak; udaberriko produktuez gain, bertan ekoiztutako bestelako produktu ugarirekin.
Zapatu honetan, ekainak 17, hilaren hirugarrena izanik, Bertako Produktuen Azoka egingo da Seber Altube plazan.
Goizeko 9:00etatik 14:00etara jarrita egongo dira saltokiak; udaberriko produktuez gain, bertan ekoiztutako bestelako produktu ugarirekin.
Oraingo honetan azokak bide lagun berezia izango du: Debagoieneko txakolina. Bertan egongo dira eskualdeko txakolin ekoizle bi. Txakolina dastatzearekin batera, gazta pintxoa ere banatuko da.
Bertaratutakoen artean 5 txakolin sorta zozketatuko dira.