Gurasoentzako hitzaldi eta tailerrak eskainiko ditu Arrasateko Udalak
2025/01/28Arrasateko Udalak, gurasoen hezkuntza-lanari babesa emateko, gurasoentzako seme-alaben heziketaren inguruan zenbait tailer antolatu ditu.
Helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruan hausnartzea, eta gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezka eta zailtasunak konpartitzeko guneak eskaintzea.
Seme-alaben adinaren arabera gurasoentzako 4 tailer ere eskainiko ditu Udalak:
Tailerrak |
Adin tartea |
Hasiera eguna |
Hizlaria |
Haziera eta haur masaje tailerra |
0-2 urte |
Otsailak 12 4 saio eguaztenetan 10:00-11:30 Txikitxokoan |
Itziar Rosado Jon Urdineta |
Bizipen tailerrak: · Arizmendi Ikastolan Olarte gunean
· Arrasate Herri Eskolan Erguin eraikinean |
2-6 urte |
· Otsailak 5 4 saio eguaztenetan 17:00-19:00 · Otsailak 12 4 saio eguaztenetan 17:00-19:00 |
Itziar Rosado |
Guraso abileziak garatzeko trebakuntza praktikoa |
6-11urte |
Otsailak 20 6 saio eguenetan 17:30-19:30 |
Leyre Cano Chocarro |
Nerabezaroa, erronka bat norentzat? |
12-16 urte |
Otsailak 20 8 saio eguaztenetan 18:00-20:00 |
AGIPAD elkartea |
Izen emateko: BAZ 943 25 20 00 / izenemateak.arrasate.eus
Informazio gehiago hemen.