Kiroldegi berriaren aurreproiektua aurkeztu du Udalak
2019/02/28Musakolako polikiroldegia 1977 urtean estreinatu zen sarreraka eraikina, barruko bi igerileku, kanpoko hiru igerileku ela beste bi pista gehiagorekin. Beranduago, 1982 urtean, pilotalekuak eraiki ziren, bai eta "Pedrusco" futbol zelai zaharra, eta ondoren, 89-90 urteen inguruan, estali gabeko tenis pista. Gaur egun bertan tenis eta padel pista estallak daude.
Azken urteetan Musakolako polikiroldegiko hormigoizko egituraren hondatzea nabari egin da, aluminosi arazoa dela eta, egunero larriagoa. Horrexegatik udaletxeak bere eraispena eta bere ordez berri baten eraikuntza aurreikusten du.
Beste alde batetik, Arrasateko udalak 2017-2027 arteko kirolaren inguruko plan estrategiko bat landu egin du, udalerriko kirol potitika ikuspegi anitz eta desberdinetan egituratu ahal izateko lan tresna izanik, biztanleen partehartze prozesuak bere baitan hartu dituelarik, era honetan kirol ordezkari guztien gain, bai eta Arrasateko biztanle guztiengan eragina izan dezan.
Egoera honetan, Arrasateko udalak aurreproiektu bat idaztea eskatu zion Izaskun Larzabal arkitektoari, polikiroldegi berri baten antolamendurako Musakolan, partehartze prozesuaren emaitzak jaso zezan.
Aurreproiektuaren proposamena arrasatear ororen eskura jarri gura du Udalak, aurrerago parte hartze prozesu zabalago bat aurrera eramateko.