Udalaren “Gazteen Enplegu Sustapena 2021”: izena emateko epea azaroaren 4 arte irekita
2021/10/28Programa honen helburuetako bat gazte langabeek duten hezkuntza mailari dagokien lanpostua eskuratzeko aukera ematea da.
Lanpostuen ezaugarriak
- Teknikaria
Egitekoak: Udal Euskaltegiko “Moodle” plataformarako unitate didaktikoen digitalizazioa egitea eta horren kudeaketa lanak burutzea.
Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Arrasaten erroldatuta egotea, gutxienez 2021eko apirilaren 28tik.
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile moduan izena emanda egotea, alta egoeran.
- Lanpostuari dagokion hezkuntza maila edukitzea
- Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egotea.
- 2019 edo 2020ko ekitaldietako Lanbidek finantzatutako enplegu sustapeneko programetan parte hartu ez izana.
- Lanbidek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2021. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2021/06/29).
- Hautatzeko irizpideen lehentasunezko hurrenkera:
- DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak
- 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak
- Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak
- Titulua: lizentziatura, unibertsitate diplomatura, gradua edo baliokidea.
- Moodle plataformak eskaintzen dituen tresnen ezagutza.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo proba eginez).
- Turismo teknikaria
Egitekoak: Arrasateko turismo planaren lan ildoak garatzea eta Lezetxikiko erakusketaren aurkezpena.
- Aztertzea Arrasatek dituen baliabideak turismoa erakartzeko.
- Turismo planak ezartzen dituen lan ildoak garatzea.
- 2021 urterako turismo estrategia markatzea.
- Turismoaren sustapen eta zabalpen estrategia landu eta gauzatzea.
- Hiri ekonomia planak (Merkataritza plana) ezartzen dituen ildoak garatzea, bereziki turismoarekin zerikusia duen ildo estrategikoa.
- Lezetxikiko erakusketaren aurkezpena.
Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Arrasaten erroldatuta egotea, gutxienez 2021eko apirilaren 28tik.
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile moduan izena emanda egotea, alta egoeran.
- Lanpostuari dagokion hezkuntza maila edukitzea
- Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egotea.
- 2019 edo 2020ko ekitaldietako Lanbidek finantzatutako enplegu sustapeneko programetan parte hartu ez izana.
- Lanbidek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2021. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2021/06/29).
- Hautatzeko irizpideen lehentasunezko hurrenkera:
- DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak
- 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak
- Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak
- Titulua: Lizentziatura, unibertsitate diplomatura, gradua edo baliokidea.
- Ikasketa espezifikoak edo konplementarioak (ikastaro, master, gradu-ondokoa) izatea turismo arloan edo/eta turismo teknikari lanetan 6 hilabeteko lan eskarmentua.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo proba eginez).
- Ingelesa: B2 edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
- Informatika laguntzailea
Egitekoak: Udaltzaingoaren Gestiti kudeaketa-programa informatikoaren ezarpenean laguntzea.
- Udaltzaingoak programa horrekin erabili beharreko txantiloien sorkuntza edota eguneraketak egitea.
- Udaltzainei programaren erabilpena irakastea.
Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Arrasaten erroldatuta egotea, gutxienez 2021eko apirilaren 28tik.
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile moduan izena emanda egotea, alta egoeran.
- Lanpostuari dagokion hezkuntza maila edukitzea.
- Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egotea.
- 2019 edo 2020ko ekitaldietako Lanbidek finantzatutako enplegu sustapeneko programetan parte hartu ez izana.
- Lanbidek Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2021. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2021/06/29).
- Hautatzeko irizpideen lehentasunezko hurrenkera:
- DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak
- 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak
- Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak
- Titulua: lanbide heziketako informatika familiako teknikari edo goi-mailako teknikari titulua.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo proba eginez).
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Urriaren 28tik azaroaren 4ra, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000
Gazte Bermea Programari buruzko informazioa: hemen