Zabalik da epea Toki-Argi Jubilatu Etxearen taberna ustiatzeko lehiaketan izena emateko
2012/03/30Eskabideak BAZen aurkeztu behar dira apirilaren 7a arte
Arrasateko Udalak, Toki-Argi Jubilatuen
Etxearen jabeak, lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko;
horren arabera, hor dagoen taberna aretoa erabiltzea eta ustiatzea baimentzen
zaio kontzesionarioari.
Eskaintzak aurkeztea
Proposamenak eta horiekin batera doazen dokumentuak kartazal itxi baten aurkeztu behar dira; Kartazalean izenburu hau jarri behar da “ARRASATEKO TOKI-ARGI JUBILATUEN ETXEKO TABERNAREN ERABILERA ETA USTIATZEA ADJUDIKATZEKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENA", eta honako datu hauek idatzi behar dira: eskatzailearen izen abizenak, NAN zkia, helbidea eta telefono zkia.