Itxaropenako haur-parkea estali eta berrituko du Udalak
2018/04/26Lanek 262.226 euroko aurrekontuan dute, eta ekainean hasiko dira
Estalpeaz gain moldaketa lan handiak egingo dira, herritarrek proposatutako ideiak jasotzeko asmoz. Ezaugarri garrantzitsuenak hauek dira:
- Lonazko estalkia izango du, txuria tanto moreekin; eguzki eta eurirako babesak izango ditu.
- Jolasteko tokia handituko da, belardiak kenduz. Belardietako ertzak ere aldatuko dira, arriskutsuegiak direlakoan.
- Hainbat jolas berri jarriko dira: zinburuak, txirristak, gaztelua...
Proposamenak aztertuta, Udalak obrak Altuna y Uría enpresari esleitu dizkio. Obrak ekainean hasiko dira eta 4 hilabetetan amaitu beharko ditu enpresak. Guztira, 262.226'60 aurrekontua du.
Proiektuaren infografiak, hemen.