Arrasateko Udalak “Bezeroei arreta emateko gakoak” formakuntza saioa antolatu du merkatarientzat, Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin elkarlanean

2024/04/08
Card image cap
Ikastaroa 6 saiotan banatuta egongo da apiril eta maiatz artean.

Arrasateko komertzioak bultzatu eta bezeroei arreta emateko gakoak ezagutzeko, Arrasateko Udalak formazio saioak antolatu ditu Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin elkarlanean.

Ikastaroaren helburua izango da komunikazio gaitasunak garatzeko behar diren ezagutzak eskuratzea. Horrez gain, salmenta harremanak hobetzeko teknikak, tresnak eta estrategiak landuko dira. Horrekin batera, salmentaren egungo egoera ezagutu, eta prozesu horiek eta bezeroen fidelizazioa kudeatzea landuko da.

Lehen formazio saioa apirilaren 23an

Ikastaroa 16 ordukoa izango da, eta presentziala izango da, Kulturaten. Horren ondorioz, eta komertzioetako ordutegiekin bateragarri egiteko, formazioaren ordutegia 13:40tik 16:20ra izango da. Saioak izango dira apirilaren 23an, 25ean eta 30ean, eta maiatzaren 2an, 7an eta 9an, hau da, martitzenetan eta eguenetan.

Formazioa % 100 diruz lagunduta egongo da, eta izena eman daiteke 943 425 557 telefonoan, 688 83 26 20 WhatsApp zenbakian, formacion@fmg.es helbide elektronikoan edo online.