Administrazio orokorreko teknikarien hiru lan poltsa sortuko ditu udalak

2022/09/01
Card image cap
Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira irailaren 1ean, 167. zenbakian.

Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du administrazio orokorreko teknikarien lan poltsa hauek sortzeko:

-      A lan poltsa: kontu hartzailetza eta kontratazio saileko lan poltsa.

-      B lan poltsa: hirigintza, ingurumen eta mugikortasun saileko, eta Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoen saileko lan poltsa.

-      C lan poltsa: giza baliabideen saileko lan poltsa.

 

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

-      Titulazioa: lizentziatura edo gradu mailako unibertsitate titulua izatea.

-      Euskara jakitea: 3. edo 4. hizkuntza eskakizuna egiaztatzea.

 

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira irailaren 1ean, 167. zenbakian.

Interesdunek eskabidea aurkeztu ahal izango dute hautaketa prozesuan parte hartzeko, irailaren 2tik 19ra (biak barne) BAZen edo udalaren webgunean.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsultatu daitezke, Lan Eskaintza Publikoaren atalean.