Arrasateko Udalak 13 langabe kontratatuko ditu
2022/09/23Kontratuen ezaugarriak
- 2 herritarren laguntzaile
Proiektua: Kaleko lantaldea, herritarrei informazioa emateko eta elkarbizitza gaiekin laguntzeko.
Egitekoak:
- Herritarrei informazioa ematea.
- Herritarrak artatzea.
- Aisialdi eremuetan informazioa jaso eta herritarrei ematea.
- Udal zerbitzuei laguntza ematea.
- Kaleko hiri-altzarien egoeraren berri ematea udal zerbitzuei.
- Udaleko zenbait dokumentu eroatea (zirkularrak, bandoak…)
- Hezkuntza zentroetako haurrei zenbait ekintzetara laguntzea (kiroldegira, liburutegira, kultura etxera… hezkuntza zentroek eskatuta)
- Haurrei laguntzea eskolarako bidean dauden oinezkoen pasabideetan.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- Langabea izatea, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa alta emanda.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo da egin kontraturik, baldin eta pertsonak kontratatuta egon badira 2021eko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan 2021eko ekitaldian.
- Euskararen 2. HE egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
- Sexu delituengatik aurrekaririk ez izatea.
- Lorezaintzako 4 peoi
Egitekoak: zenbait hobekuntza egitea zehatz lorategietan, edo lanak egitea belar gune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta baita ere zuhaizkak dauden guneetan, ondoreneko mantentze lanak errazteko.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- Langabea izatea, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo da egin kontraturik, baldin eta pertsonak kontratatuta egon badira 2021eko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan.
- B gidabaimena
- Hiri altzari eta eraikinetako 3 garbitzaile
Egitekoak: Herriko eremu batzuetan hiri altzarien ezohiko garbiketa egiteko lantaldea, altzarien biziraupena luzatzeko, eta puntualki eraikinen garbiketa.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Langabea izatea, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo da egin kontraturik, baldin eta pertsonak kontratatuta egon badira 2021eko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan .
- Zerbitzu anitzetako 4 ofizial
Egitekoak: Hiri altzari, seinalizazio eta udal baliabideak margotzea eta konpontzea, elementu horien biziraupena luzatzeko.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Langabea izatea, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta emanda.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo da egin kontraturik, baldin eta pertsonak kontratatuta egon badira 2021eko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko 2014-2020 programa operatiboaren esparruan.
- B gidabaimena.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo webgunean).
Lanbiden izen emateko epea
Irailaren 23etik 30era, biak barne.
Hautagaiaren azken aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak eta abar) udalaren webgunean argitaratuko dira lan eskaintzen atalean, eta interesdunen eskura jarriko dira BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8
Tel.: 943 252000