Arrasateko Udalak udalerrien erretratuen aurkezpenean parte hartu du
2015/09/04Maria Ubarretxena, Arrasateko alkateak, Euskadiko beste 128 alkatekin batera, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan duen “Euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen argazkiak, herriz herri (1960 – 2010)” aurkezpenean parte hartu du
Udalerrien Memoria Erretratuak, kontu eta xehetasun handiz egindako lanaren emaitza da. Datu base honek gertakarien errealitate objektibotik oso gertu dagoen irudi zorrotza ematen du. Dena den, proiektua zabalik dago eta bertan barneratu daitezke udalerri bakoitzak erabaki eta zehaztu nahi dituen ekintzak.
Arrasateko udalak pasa den uztailean 20an jaso zuen Aintzane Ezenerro, Gogora-ko Zuzendariaren eskutik udalari dagokion memoria, hemen deskargatu dezakezu.