4G berriarekin abiadura azkarragoa eta mugikorren kobertura hobea iritsi da Arrasatera
2016/07/30- Telefonia mugikorrean lan egiten duten operadoreak 4G zerbitzuak eskaintzen hasi dira Arrasaten, 800MHz frekuentzian
- Teknologia berri honen bitartez, Arrasateko bizilagunek abiadura azkarragoak izango dituzte mugikorretako datuen konexioetan, eta horretaz gain, eraikuntza barruetako kobertura hobetuko da eta kobertura hedadura geografikoa ere hobetu egingo da.
- Llega800 izeneko erakundea da orain arteko TDT teknologia eta 4G telefonía berriaren artean arazorik ez egotea bermatuko duena.
Arrasate, 2016ko abuztuaren 1a.- Telefónica, Vodafone eta Orange operadoreak datozen asteetan hasiko dira 4G konexio berria eskaintzen Arrasaten, 800MHz-eko banda erabiliz. Teknologia honen bidez, Arrasaterarrek abiadura handiko mugikorren konexioak erabili ahal izango dituzte (4G), eta eraikuntza barruko kobertura ere hobea izango da. Hedadura geografikoa ere handitu egingo da 4G-ren bitartez..
TDT telebista konexioarekin arazoak sortu ez daitezen, operadoreek Llega800 izeneko erakunde bat jarri dute martxan, erakunde honek bermatuko duelarik sortu daitezkeen arazoen konponketa telebistaren konexioan.
Abantaila nagusiak: kobertura gehiago eta hobea
4G sarearekin, zerbitzu eta aplikazio berrientzako atea zabaldu da, eta deskargarako abiadura asko hobetu du, hala nola argazkiak bidaltzeko, datuak jaso nahiz bidaltzeko, edota bideojokoetan abiadura hobea lortzeko.Gainera, 800MHzko bandan lan egiten duen 4G konexioak kobertura handiago du, eta horrela, eraikuntzen barruko kobertura ere hobea izango da.
Bateragarritasuna bermatzeko
Llega800 erakundea izango da bermatuko duena 4G konexio berria eta TDT telebista seinalearen artean sortu daitezkeen arazoak.
Helburu hau lortzeko, Llega800 erakundeak zerbitzu desberdinak eskainiko dizkio herritarrari doainik; herritarrak informatuko ditu eskutitz baten bitartez, eta herritarrek bere telebistako antenaren egokitze lanak eskatu ahal izango dituzte guztiz doainik. Eta bestetik, herritarren zalantzak eta arazoak erantzuteko hardura ere hartuko du.
Zerbitzu hauek kudeatzeko, herritarren eskura jarri dute doako telefonoa (900 833 999) eta web orri bat: www.llega800.es