Europar Parlamenturako hauteskundeetako hauteskunde mahaietako zozketa egin da, eta dagoeneko kontsultatu daiteke udalaren webgunean

2024/05/13
Card image cap
Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dira soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.

Gaur, maiatzaren 13an, zozketa publikoa egin da 2024ko ekainaren 9ko Europar Parlamenturako Hauteskundeen hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko. Horretarako, Udalbatzaren osoko bilkura berezia egin da, goizeko 09:00etan, udaletxean, pleno aretoan.

Herritarrek dagoeneko kontsultatu dezakete webgune honetan: hauteskundeak.arrasate.eus hauteskunde mahaietarako kide edo ordezko diren.

Mahaiko kide izateko zerrendak

Mahai bakoitza 3 kidek osatzen dute hauteskunde egunean: mahaiburuak, lehen mahaikideak eta bigarren mahaikideak. Mahaiburu eta mahaikide bakoitzak ordezko bi ditu. Mahai bakoitzeko 9 kide horiek aurketzu behar dira dagokien hauteslekuan ekainaren 9an, goizeko 8:00etan.

Zozketan, kargu bakoitzaren 14 pertsonako zerrenda bana osatuko da, eta Bergarako Hauteskunde Batzordeak izendapenaren aurkako alegazioak onartuz gero, zerrendako hurrenkeran izendatuko da ordezkoa. Jakinarazpenak egiteko azken eguna ekainaren 7a izango da.